< Itzuli berrietara

XXX Sagardo Berriaren Eguna, apertura del Txotx 2023

EUSKADI GASTRONOMIKA
·
02/01/2023
/uploads/image/1673257239_xxx_sagardo_berriaren_eguna_sm.jpg

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 11n XXX. Sagardo Berriaren Eguna izango da 2023ko txotx boladari hasiera eman eta sagardo berria dastatzen hasteko.

Asteazkenean, urtarrilak 11, eguerdiko 12etan, prentsaurrekoa izango da Sagardoetxea Euskal Sagardoaren Museoan, Astigarragako Udaleko, Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Izendapeneko ordezkariekin. Bertan uzta berria eta sagardoaren munduko gertaera garrantzitsuenak aurkeztuko dira. Gainera, iragarkiko aurpegi ezagunak sagarrondo berri bat landatuko du Sagardoetxeko sagastian.

Hogeita hamargarren edizio honek une aipagarrienari, txotx irekierari, bide emango dio, bigarren eszenatoki batean, Astigarragako Alorrenea sagardotegian. Gonbidatuak “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko du, eta horrekin, 2023ko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio

Azken urteotako protagonistak hauek izan dira: Eneko Atxa sukaldaria (2017), Alberto Iñurrategi mendizalea (2018), Olatz Arrieta kazetaria (2019), Izaro abeslaria (2020), “A bocados” saioa (2021) eta Amak Taldea (2022).

Gehiago honetaz... Lotutako berriak

Partekatu sareetan