Esperientziak
Inspiratu eta erreserbatu zure plana

Esperientzia bat bizitzea irakaspen paregabea da

Mahats-biltzean mahatsak batzea, gazta egiteko oihala jartzea, sagardo bihurtuko den sagarra zanpatzea, pintxo-lantegi bateko osagaiak prestatzea, artaldea gidatzea… behaketa hutsetik urrunago iristen diren esperientziak dira. Parte-hartzaileek aktiboki jarduten dute horietan, emozioak partekatzen dituzte eta oroimenean gordeko duten bizipen batez gozatzen dute.

  Lehendik diseinatutako planak eta esperientziak eskaintzen dizkizugu, gure gastronomiaren onenaz zentzumen guztiekin goza dezazun.



Artzain egun batez Urkiolan

Euskadiko mendiko paisaia zoragarrienetako batean, Urkiolako Parke Naturalean, Alluitz Natura baserria dago, Atxarte gaztandegia alboan duela, eta han, Patxi Solana artzainak bere eguneroko bizitza eta zereginak partekatzera gonbidatuko gaitu.

Sagarbike

"Urumea ibaiaren ertzetik doan ibilbidea bizikletan eginaz, sagardo ibai honen inguruko sekretuak ezagutu eta Astigarragaraino iritsiko zara, sagardoaren bihotzera.

Itsaspeko upeltegia: itsasoan ondutako ardoak dastatzeko plazer berdingabea

Dasta itzazu urpean ondutako ardoak munduko lehen itsaspeko upeltegi-arrezife artifizialean. Itsaspean ondutako ardoak, itsasoaren magiak bakarrik sor dezakeen plazer berdingabea emango dizutenak.

Rafa Gorrotxategi. txokolatearen museoa

"Rafa Gorrotxategi maisu artisauak bere Tolosako lantegiaren ateak irekiko dizkizu ezagut ditzazun.

Talo tailerra eta bisita gidatua Igartza monumentu multzoan

"Jarduera honen bitartez, lekuaren historia lantzeko bisita gidatua eta taloak egiteko jarduera tradizionala elkartu nahi dira. Bisitari kanpoaldean ekingo zaio, Igartza Monumentu Multzoaren zubiaren ondoan.