Euskadi Gastronomika Sariak 2025 Euskadiko turismoaren eta gastronomiaren arloko lan onaren eta bikaintasunaren aintzatespena.
Zer dira Euskadi Gastronomika Sariak?

Euskal turismo gastronomikoaren inguruko ekimenik eta proiekturik onenen aintzatespena. Profesional, enpresa eta helmuga turistikoen benetakotasunari, berrikuntzari, lankidetzari, bikaintasunarekiko konpromisoari, desberdintasunari eta jasangarritasunari ematen zaien saria.

6 kategoria eta 2 aintzatespen berezi, gure sektoreko jardunbide egokiak nabarmentzeko.

Aztertu kategoriak eta aintzatespenak, eta aurkeztu zure hautagaitza 2025eko martxoaren 14a baino lehen.

KATEGORIA Origen Turismo gastronomikoan tokiko produktua eta jasangarritasuna lehenetsiz eta sustatuz lurraldeko tradizioarekin, kulturarekin eta benetakotasunarekin bat egiten duten proposamenak aintzatesteko saria.
KATEGORIA Elkarrekin Produktu turistiko gastronomiko berezi eta kalitatezkoak sortzeko sektore arteko lankidetza aintzatesteko saria.
KATEGORIA Ongi Etorri Gastronomiaren arloan bezeroari ematen zaion arretaren bikaintasuna eta horrek Euskadi kalitatezko helmuga gisa kokatzeko egiten duen ekarpena aintzatesteko saria.
KATEGORIA Wow Gure esentziaren eta nortasunaren berri ematen duten eta Euskadira etortzeko nahia eragiten duten aurreikuspenak eta emozioak sortzen dituzten komunikazio-ekintza zirraragarri eta originalak aintzatesteko saria.
KATEGORIA Innova Bezeroaren bidaiako fase guztietan —inspirazioa, erabakia, gozamena eta iritzia— berrikuntza aintzatesteko saria.
KATEGORIA Kompromiso Jasangarritasunaren eta erantzukizunaren aldeko ahaleginak aintzatesteko saria; honako hauek hartzen ditu kontuan: kultura- eta paisaia-ondareaz gozatzea, turismo inklusibo eta irisgarria eskaintzea eta kultura gastronomikoa zein konpromiso soziala nabarmentzen dituztenen izaera solidarioa.
Euskadi Gastronomika da zabalkundearen aintzatespena «Euskadi Gastronomikaren Balio Gutunaren» printzipioak oinarri hartuta, Euskadi erreferentziako helmuga gastronomiko gisa ezagutarazi eta kokatzeko zereginak saritzen dituen aintzatespena.
Euskadi Gastronomika Maitea aintzatespena Euskadi sustatzeko ekarpen esanguratsua saritzen duen aintzatespena; honako hauek hartzen dira aintzat: tradizioa, kalitatea, jasangarritasuna, kultura eta beste balio batzuk goraipatzen dituzten lanbide, lan, gustu edo lehentasunak.
Nork har dezake parte?

Euskadi Gastronomika sareko enpresa eta baliabide guztiek, baita kudeatzaile turistikoek eta laguntzaile ofizialek ere.

Aurkeztu zure hautagaitza 2025eko martxoaren 14a baino lehen,  eta partekatu zure esperientzia Euskadi Gastronomikarekin.

Saria

Aintzatespen publikoa eta garaikur berezia ez ezik, honako hau ere hartzen du barne sariak: zure jarduera sustatzeko eta gure kanal ofizialen bidez zabaltzeko material profesionala ekoiztea.

  • Sustapenezko argazki-erreportaje profesionala.
  • Sustapenezko bideo profesionala.
  • Zure jarduera Basquetour 2025eko komunikabide-planean sustatzea.
  • Zure jarduera bidaia-agentzia eta -operadoreentzako familiarizazio-bidaietan sustatzea.
  • Saridunak komunikabide orokor eta espezializatu nagusiei bidaltzen zaizkien prentsa-oharretan ezagutarazi eta sustatzea.
  • Euskadiko turismoaren sare ofizialen bidez zabaltzea, adibidez @VisitEuskadi izenekoaren bidez.

Sari-banaketa 2025eko maiatzaren 19an izango da, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian, 19:00etan, enpresak aintzatesteko «Euskadi Gastronomika FESTA» ekitaldian zehar. 

Data garrantzitsuak
2025ko urtarrilaren 13a Izena emateko epearen hasiera
2025eko martxoaren 14a Izena emateko azken eguna
2025eko maiatzaren 19a Sari-banaketa Euskadi Gastronomika FESTA ekitaldia
Zalantzak argituko dizkizugu