Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak sustatutako sarea gara, eta helburu hau dugu: Euskadiko gastronomia-turismoaren eskaintza egituratzea eta haren benetakotasuna eta bikaintasuna bermatzea.
Euskadi Gastronomika sarea euskal kultura gastronomikoarekin lotutako enpresek, profesionalek eta erakundeek osatzen dute. Enpresa horiek balio eta lan-filosofia berberak dituzte, eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometituta daude, Euskadik nazioarteko erreferentziazko helmuga gastronomiko gisa duen nagusitasunari eutsi ahal izan diezaion.