Gastronomiaren Euskal Akademia irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta gure arbasoengandik jaso dugun Euskal Herriko gastronomia-ondare garrantzitsua zabaltzea eta zaintzea du helburu nagusi. Gure gastronomia-kultura babestu eta gordetzeaz gain, bertako produktuak eta horien kontsumoa sustatu nahi ditu, baita turismo enogastronomikoa ere.
Akademiaren jardueren artean azpimarragarriak dira, besteak beste, gastronomiaren alorreko lanik onenen artean urteko sariak banatzea eta Euskal Herriko gastronomia- eta kultura-gida webgunean eta sare sozialetan (Facebooken eta Instagramen) argitaratzea.
Mantala Basque Gastronomy ekimena euskal gastronomia bultzatu eta lantzeko proiektu bat da, ezagutza-trukearen eta baterako sorkuntzaren bidez. Mantala ekimena Basque Culinary Center-ek eta Hazi Fundazioak bultzatu dute, zenbait eragile publiko eta pribaturen laguntzarekin.
Gipuzkoako Ostalaritza Elkartea 1977. urtean sortu zen, eta ostalaritzako azpisektoreetako jabeen eta haien jardueren enpresa-interesak ordezkatu eta defenditzen ditu. Sektoreko 1.100 enpresaburu edo establezimendu biltzen ditu elkarteak, eta 30 profesionalek osatzen duten lantaldeak zerbitzu-sorta zabala eta aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen ditu, ostalaritzako sektorearen beharrei erantzuteko. Era berean, ostalaritza-jarduera sustatzen du zenbait ekitaldiren bidez.
Bizkaiko Ostalaritza Elkartea sektore-mailako erakunde bat da. Ostalaritzako azpisektoreen titularren eta haien jardueren enpresa-interesak ordezkatzen ditu. Ostalaritzako establezimendu-mota guztiak, ostatu-arloko enpresak eta talde handientzako otorduak ematen dituzten enpresak hartzen ditu barnean.
Sagardoaren inguruko kultura eta turismoa munduan barrena zabaltzea sustatzen duten helmugen sarea da Ciderlands, eta Euskadi Basque Country bertako kide da. Izan ere, gaur egun, sagardoaren kulturak eta horri lotutako turismoak goraldia bizi dute mundu osoan. Ezagutu produktuaren eta horren ekoizpenaren atzean den historia, ondarea, erakargarri turistikoak eta gizarte-errealitatea. Baratzetik edalontzira, sagarraren emaitzari jarraikiz.
Basque Culinary Centerren helburu nagusiak dira goi-mailako prestakuntza ematea, ikertzea, eta gastronomia eta elikadura berritzea eta sustatzea.
2011ko irailean sortu ginenetik, arlo honetako nazioarteko erreferentzia izateko egiten dugu lan, bai eta, Gastronomia Zientzien Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikoaren eragile gisa sustatzeko ere. Halaber, sustapen-jarduera ugari egiten ditugu.
Putxeraren-Trenbideko Eltzakariaren Kofradia 2017ko urriaren 23an Balmasedan (Bizkaia) jaio zen. Bere helburua da putxera eta haren unibertsoa (gastronomia, tradizioa, nekazaritza, ostalaritza, turismoa, aisia, trenen historia, industria…) sustatzea, zabaltzea eta horri laguntzeko indarrak erakartzea eta elkartzea.
Euskal Garagardoa - Basque Beer garagardoek, berezi egiten dituzten ezaugarri amankomunak dituzte. Ekoizpen prozesuak hasieratik bukaerara zaintzearen emaitza dira horiek. Mimoz egindako bertako, kalitatezko eta nortasun handiko garagardo naturala eskaintzen dizugu. Bilatu gure bereizgarria, bilatu Basque Beer eta gozatu garagardoaz! Gure fabriketako sukalderik onenak gure bezeroei garagardorik onenak emateko; gure bazkideekin sukalde-lan onena elkartea tresna gisa erabil dezaten euren hobekuntzarako; eta euskal gizartearekin egindako sukaldaritzarik onena, emandako laguntzagatik eskerrak emateko.
Gasteizko merkataritzaren, ostalaritzaren eta zerbitzuen alorretako plataforma da Gasteiz On. 2001. urtean eratu zen, eta hiri osoko ia 600 establezimendu hartzen ditu barne. Haren asmoa da erreminta erabilgarri eta eraginkorra izatea, erdiguneko merkataritzaren, ostalaritzaren eta beste profesional batzuen zerbitzuan lan egiteko, sektorearen lehiakortasuna hobetzeko eta interesak defendatzeko.
Horren guztiaren erakusgarri dira merkataritza dinamizatzeko martxan jarritako ekimen asko: Ardoaraba-Euskadiko Azoka Enogastronomikoa, Kafearen Astea, Almendrako Azoka, Gasteiz On Pasarela, Merkealdien Azoka eta abar.
Euskadiko Enogastronomia Museo eta Guneen sareak gastronomiari buruzko zazpi museo biltzen ditu. Euskal gastronomia-kulturaren eta produktu ezagunenen inguruan esperientzia turistiko bateratua eskaintzeko sortu da. Esperientziok, bisitaldi hutsetik haratago, bizipen ahaztezina eskaintzen dute.
Grupo Sagardi 1996an jaio zen, sustrai gastronomikoak bilatzeko eta, horrela, kalitate handiko proposamen sendo eta jatorrak eskaintzeko asmoz. Proiektua finkatu egin da urte hauetan, jatetxeen arloan erreferentzia ospetsua bihurtu arte. Helburu hau du: euskal sukaldaritza tradizionala mundura zabaltzea eta, handik, beste kultura gastronomiko batzuetan arakatzea.
Jakitea elkartea 2009. urtean sortu zen, helburu argi hauek zituela: euskal sukaldaritza tradizionala indartzea; sektorea bultzatzea; tokiko produktu naturalak, bertako kalitate-labela dutenak eta 0 kilometrokoak sustatzea; ostalaritzako enpresa txiki eta ertainak babestea; sukaldaritza tradizionaleko platerak ezagutarazi eta iraunaraztea, eta sozietate gastronomikoei zein ikastetxe, ospitale eta zahar-etxeetako jantokiei laguntzea.
Sukaldaritza tradizionala sustatzen duten ostalariek turismo gastronomikoaren zirkuituetan beren lekua izatea da elkartearen asmoa.
Europako Gazta Ibilbidea elkartea 2014. urtean sortu zen, Idiazabalen. Europako tokiko hanbat erakunderen ahaleginak batzea du helburu, gazta tokiko garapen ekonomikoaren ardatz estrategikoa izan dadin. Gaur egun, Europako bederatzi eskualdetako hamazortzi udalerri dira elkarteko kide. Haien guztien ezaugarria hauxe da: gaztagintzan duten inplikazioa. Nekazaritzako elikagaien sektorearen eta turismo-sektorearen arteko harremanak bultzatzea da elkartearen lehentasunezko helburua. Horrela, landa-eremuak dinamizatu nahi ditu, haien askotariko baliabideak ezagutaraziz.
Bazatoz gurekin gaztak dastatzera?
Sagardoa Route Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak sustatutako estrategia- eta turismo-agentzia da. Sagardoa Route ekimenak aukera ematen du sagardoaren bitartez gure jatorria eta Euskal Herria ezagutzeko. Neurrira antolatutako tourrak eskaintzen ditu: kultura, gastronomia eta kirola dute ardatz eta tokian tokiko gidari baten laguntzarekin egiten dira, euskaldunon bizimodua bertatik bertara ezagutzeko.
Familia-planak, txangoak eta bidaiak eskaintzen ditu, partaideek zentzumen guztiekin goza dezaten gure lurraz.
¡Descubre nuestros orígenes y conoce el País Vasco a través de la sidra vasca!
¡Organizamos planes a medida, excursiones y viajes!
Sagardoaren kultura oso sustraituta dago Euskal Herrian, eta, horregatik, Euskadi Gastronomika markaren barruan dago, sagardoarekin lotutako ondarea bisitarien artean ezagutzera emateko helburuarekin.
Sagardun partzuergoak askotariko ekitaldiak, jarduerak, esperientzia turistikoak eta jardunaldiak antolatzen ditu sagardoaren kulturaren inguruan. Horien artean azpimarragarriak dira txotxa irekitzeko eguna, sagarraren jaia eta Sagardo Foruma.
SEA Ostalaritza 2013ko abenduan jaio zen, etorkizunera begira eta oso argi izanda sektoreak eragile bat behar duela, bere beharrak bideratzeko, bere interesak zaintzeko eta bere proiekzioaren alde lan egiteko, sektoreari dinamismo handiagoa emango dioten ekimenak bultzatuz.
SEA Ostalaritza ez ezik, beste sektore batzuk ere hartzen ditu barne SEA Arabako Enpresak elkarteak, hala nola Arabako Okindegien Elkartea, Arabako Upategi Markisten Elkartea eta mahastizaintzari, enoturismoari, enogastronomiari eta kalitateko gastronomiari hertsiki lotutako enpresak. Euskadi Gastronomikak sare horretako kide izateko aukera eskaintzen dio kolektibo horri, marka ospetsu bat lider duela eta kalitate-parametro zorrotzen pean.