Euskadiren inguruan hitz egiten dugunean honen aberastasun gastronomikoaz pentsatzea ezinbestekoa da, baina ez litzateke berdina izango protagonistatzat Errioxa jatorriko izendapeneko edota txakolina bezalako ardorik izango ez balu.
Gure ardoen historiaren zati handi bat erromatarrekin, feniziarrekin eta zeltiberiarrekin lotuta dago, mahatsondoak landatu eta horren zukuarekin komertzializatu zuten horiekin. Hortik jaso genuen mahats-bilketaren ohitura, errotze familiar handiko usadioa, Arabako Errioxan modu oso berezian bizi dena.
Mahatsaren heltze puntu perfektua udazkenean izaten da eta lurralde osoa murgiltzen da honen bilketan urtaldi berria prestatzen hasi ahal izateko. Talde-lana da, milaka urteko tradizioa, belaunaldiz belaunaldi igorria, iraganeko arrastoari eusten diona, baina gaur egungo ñabardurekin.
Txakolin preziatua egiten den lekuetan ere oso goraipatua da tradizio hori, ukitu garratza da bertoko hondarribi zuri barietate autoktonoaren ezaugarri bereizgarria. Mahasti horietako asko paisaia ederreko mendi-hegaletan aurkitzen dira, itsasoari so, jarduera eta esperientzia enogastronomikoez goza daiteke bertan.
Euskadiko herri askoren izaera eta historia markatu ditu ardoak, ezagutu bakoitzaren izaera eta enoturismoaren zaleei eskaintzen dizkien jarduerak.
Ardoarekin zerikusia duten festak
Mahats-bilketarekin eta ardoaren kulturarekin lotutako hainbat festa ospatzen dira Euskadin, aspaldiko ardo-ohitura eta -tradizioak ospatzeko. Azken bi urteetan, ekitaldi horietako batzuk ezin izan dira egin osasun-murrizketen ondorioz; beraz, joateko asmoa baduzu, gogoratu bisita baino lehen informazio eguneratua bilatu behar duzula.
Hona hemen Euskadin ospatzen diren jaialdietako batzuk:
Arabako Errioxako mahats-bilketaren Jaia da ezagunenetako bat. Ekitaldi ezagun hau 1994an ospatu zen lehen aldiz Guardian, bisitariei mahastizaintzako eta eskualde horretan ardogintzaren inguruko bizimodua eta ohiturak ezagutarazteko.
Edizio bakoitzean Arabako Errioxako herri desberdin bat bihurtzen da anfitrioi. Hurrengoa Lantziegon izango da, baina 2022ra arte itxaron beharko da.
Mahatsa zapaldu eta lehen muztioa dastatu ondoren, honako jarduera hauek egiten dira, besteak beste: Aizkolarien txapelketak, herri bazkaria, zuzeneko musika eta Eusko Labela duten artisau-produktuak dastatzeko eta erosteko azoka bat.
Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenaren Kontseilu Arautzaileak udaberrian ospatzen du urtaldia, Euskadiko pertsonaia ezagunak txakolinaren enbaxadore berri izendatuz. Eszenatoki desberdin batean izaten da urte bakoitzean.
Balmasedan Mahats-bilketaren Jaia ospatzen da urriko hirugarren igandeetan, txakolina protagonista dela. Bertan Bizkaiko Txakolina jatorri izena duten hamar upategik baino gehiagok parte hartzen dute. Zuzeneko musikaz eta haurrentzako tailerrez gozatzen den bitartean edari goxo hau dastatzean datza jaia.
San Jose eguna data seinalatua da Bakion, izan ere, urtero, Bizkaiko Txakolina jatorriko hiru upeltegik uzta berria aurkezten dute. Ohiko ekitalditik urrun, pandemiaren ondorioz, edukiera oso txikiarekin ospatu behar izan dute 2021ean, baina sare sozialen bidez ikusi ahal izan da modu birtualean. Normaltasunak laguntzen badigu, dastaketa eta kontzertuekin ospatuko ahal izango dugu hurrengoan.
Zarautzen ere Mahats-bilketaren Jaia ospatzen da, egitarau oparoarekin gainera. Irailean egiten da, eta urtaldi berria aurkezteaz gain, bisita gidatuak egiten dira upeltegietara, pintxo-potea txakolina dastatuz, haurrentzako tailerrak, kalejirak, txistulariak eta euskal dantzak, txakolin dastaketak eta bertsolariak, besteak beste.
San Anton egunean Txakolin Eguna egiten da Getarian, uzta berria aurkeztu eta dastatzeko. Getariako Txakolina Jatorri Izendapenean izena eman duten 17 upeltegiek ardo berria ematen dute dastatzera. Gainera, azken urteotan txakolinaren munduarekin zerikusia duten pertsona edo erakundeei Mahasti Jauna eskultura eman zaie.
Ardoarekin erlazionatutako planak eta ekintzak
Upategi batera bisita gidatua duen mendi ibilaldi batetik hasi eta izar arteko uztartze batera arte, Euskadiko proposamen enoturistikoa paregabea eta askotarikoa da. Plan sorta bat utziko dizugu gure ardoak hobeto ezagutzeko. Aukeratu zure gogokoena, esperientzia ahaztezina izango da!
Entzun duzu zerbait binoterapiaren inguruan? Ardoa ez da kontsumitu bakarrik egiten, gure osasuna tratatzeko ere balio du: antioxidatzaileetan aberatsa, zirkulaziorako ona eta azala hidratatzeko ezin hobea da. Bere propietateak ezagutu nahi dituzu? Guardian egin dezakezu, Wine Oil Span.
Mahastizaintzaren mundua sakon ezagutzeko beste modu bat mahastietan barneratzea eta ardoak dastatzea da. Palacio upeltegian lur orotako ibilgailu batean mahastietan ibiltzeko aukera ematen dizute, piknik batekin, benetako mahats-bilketa batean parte hartzeko edota egun batez enologo bihurtzeko. Ikusi proposamen guztiak!
Ikusgarrirako, Plentziako Badia ederrean egin ditzakezun esperientzia enoturistikoak. Crusoe Treasure upeltegiak hainbat jarduera eskaintzen ditu, hala nola, urpeko ardoak dastatzea, itsasontziz paseatzea ardo eta pintxo dastaketekin edota neurrira egindako bisitak. Ez itzazu galdu!
Zarauzko Talai Berri upeltegiak ardoaren munduarekin lotutako jarduerak eskaintzen ditu, besteak beste, dastaketa eta zuzeneko sukaldaritzarekin egindako bisita gidatua. Upeltegia eta bertako mahastiak bisitatu ondoren, Joan Ferré sukaldariak bere sorkuntzako hainbat plater prestatzen ditu zuzenean, upeltegiko txakolinekin uztartuz. Ideia ona zerbait berezia oparitzea pentsatzen ari bazara.
Zer iruditzen zaizu erreserba natural baten erdian egindako bisita gidatu bat? Berroja upeltegian egin dezakezu, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren erdian. Gozatu bazkari edo afariarekin, txakolin dastaketekin, artisau-produktuen dastaketekin, parrilladarekin edo zartagineko batekin. Aukeratu gehien gustatzen zaizun aukera!
Ardoa eta bere historia ezagutzeko aukera on bat Ardoaren eta Arrainaren Ibilbidea egitea da, Oionen hasi eta Bermeon amaitzen den 8 etapako ibilbidea. Enoturismoa eta natura maite dituztenentzako proposamena. Ezagutu mahatsondoaren historia pauso bakoitzean eta ez ahaztu ardoak probatzea.
Ikusten duzunez, aukera bat baino gehiago duzu gure ardogintza-kultura ezagutzeko: gure ardoak dastatzea azoka batean, upeltegietako bat bisitatzea, gure arbasoen urratsak jarraitzea edo azala spa batean mimatzea. Zeinekin animatzen zara?
Utilizamos cookies propias y de terceros para el correcto funcionamiento del sitio. Por ejemplo para recordar el estado de consentimiento de las cookies por el usuario para el dominio con el que acceda al sitio web y recopilar estadísticas para analizar las visitas del sitio. Haga clic en "Aceptar todas" para aceptarlas e ir directamente al sitio o, en "Configurar" para elegir los tipos de cookies que acepta o no, o en "Rechazar salvo necesarias".