< Itzuli berrietara

Gozatu sagardotegiez Euskadin urte osoan

EUSKADI GASTRONOMIKA
·
12/05/2022
/uploads/image/1675157842_dsc8599handi_sm.jpg

Sagardoa 

Ziur badakizula sagardoa zer den, baina badakizu zertan den desberdina euskal sagardoa?

Sagar-zukua hartzituz lortzen den edaria da sagardoa. Gipuzkoako Sagardogileen Elkartearen arabera, euskal sagardoa «ohitura tradizionalei jarraituz egiten da, azukrerik gehitu gabe, jatorri endogenoko gas karbonikoa baino ez du, eta 4,5 gradutik gorako graduazio alkoholikoa du».

Euskal baserrietako edari tradizionala izan da hainbat mendetan. Baserri askok beren sagarrondoak zituzten, eta etxeko sagardoa egiteko erabiltzen zituzten sagarrak. 

Txotx!

Halaber, lagun, lankide eta erosleekin elkartzeko ohitura zegoen, etxean egindako sagardoa dastatzeko. Upel bakoitzeko sagardoa dastatu eta gehien gustatzen zitzaiena aukeratzen zuten, botilaratu aurretik. 

Sagardoa dastatzeko, zulo bat egiten zen upel bakoitzean. Zulo hori gantzez estali eta ziri izeneko hagaxka bat kentzen zen, zuloa berriz irekitze aldera. Prozesu hori errazago egiteko, duela 100 urte baino gehiago zotz bat erabiltzen hasi ziren zuloa irekitzeko.

Hasieran dastaketa komertziala zen ekitaldi hura ospakizun soziala da gaur egun, eta kuadrillek eta familiek, sagardoa ez ezik, sagardotegiko menu ezaguna ere dastatzen dute: bakailao-tortilla, bakailaoa pil-pilean edo piperrekin, txuleta, eta gazta irasagarrarekin eta intxaurrekin.

Gaur egun, Txotx! oihu ezagunak upel bat irekiko dela iragartzen du. Mahaikideak jaiki eta upelaren inguruan biltzen dira, edalontzi bat sagardo hartzeko.

Ekintza hori erritual txiki bat da berez: edalontzia eskuan eta modu ordenatuan hurbiltzea, eta sagardo-kantitate txikia hartzea, distantzia egokian, sagardoa hautsi dadin eta edariaren dastamen- eta aroma-propietate guztiak lortzeko.

Sagardotegien denboraldia 

Euskadiko sagardotegien denboraldia urtarrilaren erdialdean hasten da, «Gure sagardo berria!» oihuarekin batera. Eta apirilaren amaierara edo maiatzaren hasierara arte sagardo-uzta berriaz gozatzeko aukera dago.

Gaur egun, ordea, sagardotegi askok urte osoan dituzte ateak zabalik. Hortaz, bisitan etortzen zarenean, zuk ere gozatu ahal izango duzu aukera horretaz.

Sagardoaren kulturarekin lotutako hainbat jarduera egin daitezke, eta horiek ezagutzera gonbidatzen zaitugu, goza dezazun. Hona hemen:

  • Txotxaz gozatzea gure sagardotegi batean.
  • Sagardoetxean, Euskal Sagardoaren Museoan, sagardoaren kultura ezagutzea.
  • Kontsultatu gure Gastromapan Sagardoaren Lurraldean nahitaez egin beharrekoak; besteak beste, Sagardo Eguna. Gipuzkoako hainbat herritan ospatzen da, maiatzean, eta hainbat sagardo-mota dastatzeko aukera ematen du.

 

Zeren zain zaude? Zatoz eta ezagutu bertatik bertara sagardoaren mundu interesgarria.

Zain gaituzu edalontzi bat eskuan!

Gehiago honetaz... Lotutako berriak

Partekatu sareetan