< Itzuli berrietara

MONDEJUAREN AZOKA

TOLOSALDEA GARATZEN - EXPERIENCIAS GASTRONÓMICAS EN TOLOSALDEA
·
21/09/2023
/uploads/image/1695294127_1_sm.png

Testuingurua

Amezketa eta Aralarren magalean aurkitzen diren Tolosaldea eta Goierriko herrien produktu berezia da mondejua. Amezketa Aralarri itsatsita dago, eta lotura handia du mendiarekin, ganadugintzaz gain, artzaintzak ere presentzia nabarmena izan duelarik. Uda Aralarren igarotzen dute artzainek, eta iraila amaieran jaisten dira. Orduan, artaldean dauden ardi antzu eta zaharrak kentzen dituzte, eta hauek aprobetxatzeko mondejuak eta ardi gisatua egin izan ohi dira. Hori da mondejuaren jatorria, belaunaldiz-belaunaldi elkarbanatu den kultura, Amezketa eta Aralar inguruko beste herrietan. Produktu berezia da mondejua, ardiki eta porruekin egina batez ere. Baserriko sukaldeetan mantendu da errezeta, eta familia elkartzeko arrazoia izan da mondeju jana, batez ere etxeko emakumeen lanaren ondorioa. Bertan burutu da transmisioa, eta azken hamarkadetan, Amezketako tabernek zabaldu dute publiko zabalago batera, eta hor, azpimarratzekoa, Ugarteko tabernek egin duten lana. Ia, esan dezakegu, Ugarte mondejuak egin duela ezagun.

Produktu hau zaindu eta honen inguruko kultura babesteko, mondeju eta ardo azoka antolatu ditugu.

Egitaraua

11:00-15:00 Amezketako mondeju pintxo postuak eta Euskal Herriko ardoen dastaketa.
- Herriko 9 mondejugileren postuak.
- Euskal Herriko 7 upategitako 14 ardo.
+ Mondejua egiteko tailerrak + Garai bateko jolasak haurrentzat
12:00 Herriko mondejugileei esker on ekitaldia eta enbaxadore izendapena.
14:00 Aralarko ardi gisatua eta Amezketako gazta platerkak, herriko produktoreen eskutik.

Amezketako plazan izango da.

7 upategi hauek izango dira:

- Gipuzkoa: Hika (Villabona-Amasa).
- Gipuzkoa: RBLD sagardoak (Zizurkil).
- Nafarroa: Aristu (Irunberri).
- Behe Nafarroa: Etxondoa.
- Araba: The mozo (Lanciego).
- Araba: Gil Berzal (Guardia).
- Bizkaia: Ulibarria (Gordexola)

Txarteldegia:
Kopak salduko dira eta txartelak: txartel bakoitzak 1.00 balioko du. Ardo gehienek txartel 1 balioko dute, eta batzuk, 2 txartel. Mondeju pintxo txikiak izango dira, txartel baten truke.
Kopak 2 eurotan salduko dira.

9 izango dira mondejuen postuak :

Partikularrak:
1. Mari Jose Murua
2. Xatur Zabala
3. Uxue Artola
4. Roxi-Agurtzane
5. Olatz Balerdi

Tabernak:
6. Txindoki: Izaskun Altuna
7. Beartzana: Joxi Arsuaga
8. Ametza: Eva Altuna
9. Arkaitzpe: Jon Ruiz

Herritarrak eta beste herrietako jendea gonbidatu nahi dugu, goiz pasa berezi hau egiteko, mondejua eta ardo desberdinak dastatzeko aukera paregabea delako. Ongi etorri!

Ekintza hau Tolosaldea Helmugaren Jasangarritasun Turistikoaren Planaren baitan kokatuta dago. Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailaren bitartez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan, Next Generation EU-Europar Batasuneko Funtsen finantzazioa du.