● Maiatzaren 15etik 18ra ospatuko da, eta ekoizleen azoka, dastaketak, tailerrak, gisatuen lehiaketa bat, eta musikaz gozatzeko aukera uztartuko ditu.
● Hanburgesak egiten ikasteko tailerra izango da maiatzaren 15ean; hilaren 17an, berriz, haur eta helduentzako gisatu lehiaketa; bietarako izen-ematea zabalik da datorren asteko asteazkenera bitarte.
Euskal Herriko haragi mota ugariren plaza izango da Tolosa, maiatzaren 15etik 18ra. Bertako Haragien Azokak, gertuko ekoizleen eskaintzaren aniztasunari balioa eman eta gerturatu ez ezik, salerosketa, dastaketak eta musika ere uztartuko ditu.
Iaz hartutako bideari eutsiz, bertako haragien ekoizpenari bultzada ematen zentratuko da hitzordua.
Ekoizleen azoka, hitzordu nagusi
Larunbateko Bertako Haragi Ekoizleen Azoka izango da hitzordu nagusia. 09:00etatik 14:00etara haragi mota ezberdinak ekoizten dituzten ekoizleen postuak izango dira Trianguloan: behiki, zaldiki, edota txerrikiak, esaterako. Bost izango dira guztira:
Haragia dastatzeko aukera ere izango da, 10:30etik aurrera. Zuzeneko erreketa egingo da Trianguloan bertan: Berastegiko arkume ekoizleen burduntzi eta zikiro erara erretako arkume pintxoak, eta Smoker ketuan egindako solomo-buru pintxoak dastatu ahal izango dira. Azokako postuetako haragi pintxoak ere dastatu ahal izango dira. Tiketak egunean bertan eskuratu ahal izango dira Trianguloan.
Zumarditxikia, aisirako gune
Aisirako aukera ere izango da Zumarditxikian, haragiarekin egindako produktuen eskaintza izango duten foodtruck postu eta zuzeneko musikarekin. Zabalik izango da ostiralean (18:00-00:00), larunbatean (12:00-00:00) eta igandeean (12:00-16:00).
Bost postu izango dira gune horretan: Harakno, Carnicas Goya-Mele mele, Basque Truck, Ondalan eta Kemekomo. Tolosaldeko eta Euskal Herriko ekoizleen produktuekin osatutako platerak eskainiko dituzte.
Kontzertu eskaintzari dagokionean, Peachy Joke, Maskak, DJ Makala, Txinosound, Anne Leux, Heitxi, Arnau And The Honky Tonk Losers, DJ Bitter Ama & Txino eta Mogumbo brass band arituko dira. Ordutegiak jarraian daude, baita https://tolosakoazoka.eus/haragienazoka/ webgunean ere.
Gunearen muntaketa lanak egiteko, asteazkeneko 06:00etatik aurrera autoak atera beharko dira Zumarditxikitik. Astelehenean, hilak 19, desmuntatze eta garbiketa-lanak amaitu bezain pronto irekiko da aparkalekua.
Bertako Haragien Azoka - Tolosa
Egitaraua | Maiatzak 15-18
Osteguna, maiatzak 15
● 18:00. Jo Topagunea (Kale Nagusia): Hanburgesak egiten ikasteko tailerra.
10-15 urte bitartekoentzat. Norberak etxean prestatu eta sukaldatzeko tresnak eta bideak erakutsiko dira, produktua erosten denetik, mahai gainean jarri bitartean dagoen prozesua zein den ezagutzeko. Izen ematea maiatzaren 14a arte.
Ostirala, maiatzak 16
Larunbata, maiatzak 17
09:00-14:00. Trianguloa plaza: bertako haragi ekoizleen azoka eta dastaketak.
Azoka berezia bost posturen parte hartzearekin.
Txomin Parrilaren eskutik erreketak: Berastegiko arkumea burduntzi eta zikiro erara, eta solomo-burua Smoker ketuan. 10:30etik aurrera pintxo eran. Txartelak salgai Trianguloan.
09:30-13:30. Trianguloa plaza: Haragi gisatu lehiaketa.
Haur batek eta heldu batek osatutako bikoteentzat, 10 bikote parte hartzaile guztira. Izen-ematea zabalik udaleko webgunean, maiatzaren 14a arte.
12.00-00:00. Zumarditxikia: Foodtruckak eta kontzertuak.
Igandea, maiatzak 18
Foodtruck guneko parte hartzaileak:
Harakno, Carnicas Goya-Mele mele, Basque Truck, Ondalan eta Kemekomo.