< Itzuli berrietara

BE! Artzain kulturaren asteburua

TOLOSALDEA GARATZEN - EXPERIENCIAS GASTRONÓMICAS EN TOLOSALDEA
·
19/02/2024
/uploads/image/1708329323_img_20240215_wa0009_1_sm.jpg

Lehen eguna sektoreari eta hainbat eragileri bideratua izango da. Jardunaldi forma hartuko du eta bertan, hainbat artzaien esperientziak, Berastergiko arkumea proiektua eta hausnarrerako bidea irekiko da. Hau Martxoaren 1ean arratsaldean izango da.

Bordetara bisita astoekin

Martxoak 2, larunbata

Artzain kultura ezagutzeko astoekin itzuliak egingo dira, Astotrek enpresaren eskutik:

10:00 Garai bateko artzaintza eta bordara bisita (60 lagunentzat).

15:00 Berastegiko belazeetara eta Gazpio gaztandegira bisita. Amaieran gazta dastaketa batekin. 30 lagunentzat.

*Haurrekin egiteko itzuli aproposak izango dira. Aurretik izena eman behar da: beartzainkultura@gmail.com edo 600 567 730 telefonora deituz.

15:00 Udaletxe azpiko aretoan, haurrentzat arkumearen inguruko hitzaldia Oier Ugartemendia eta Iraitz Garaiburu herriko artzainen eskutik.

Ondoren, arkumea saltzeko kartel baten diseinua egin beharko dute haurrek.

19:00 Azoka gastronomikoa, trikitilarien laguntzarekin. Postu ezberdinetan arkumea modu desberdinetan dastatzeko aukera izango da.

Euskal artzai txakur erakustaldia

Martxoak 3, igandea

2 kilometroko ibilbide zirkular tematizatua herrian berrena. 10 gune ezberdin izango dituz ibilbideak eta 10:00etatiktik 14:00etara egongo da irekia, nahi duenak, nahi duen orduan eta bere martxan egin ahal izateko.

1.       Hasiera. Plaza

2.       Ardien gunea. Ardi latxaren azpi-arraza desberdinen erakusketa. Ilea nola mozten zaien eta nola jezten diren erakutsiko da.

3.       Asto itzuliak haurrentzat.

4.       Euskal artzain txakurren erakustaldia. Ardiak nola bildu eta txakurrak nola lan egiten duen ikusteko.

5.       Artzainen lan tresnen erakusketa. Andres Etxeberria herriko artzainak egindako tresnen erakusketa eta Aranzadiren antzaintzaren inguruko erakusketa uztatuko dira eliza atarian.

6.       Herriko musikariak eta photocall-a. Belazeak atzean dituztela argazkiak atera eta sare sozialetara igotzeko aukera.

7.       Haurren txokoa.

8.       Gazta dastaketa azkarra. Ordu erdiro.

9.       Azoka gastronomikoa. Frontoian bazkaltzeko aukera egongo da.

Gazpio artegira bisitak egiteko aukera izango da. 10:00, 11:30 eta 13:00etan. Aurrez izena eman behar da beartzainkultura@gmail.com edo 600 567 730 telefonora deituz.


EKITALDIAREN BIDEOA: https://www.youtube.com/watch?v=TeV_mt9KUsA