Abenduaren 3an, goizeko 11etan, Adunako sagastietan murgiltzera eta sagardoaren mundu liluragarria ezagutzera gonbidatzen zaituztegu.
Abentura herriaren erdigunetik abaiatuko den txango labur batekin hasten da, sagarrondoen sekretuak arakatuz. Adunako sagardogileek, Aburuza eta Zabalakoek ibilbidean zehar gidatuko gaituzte, sagastien zaintzaren inguruko lanak eta beste hainbat konturekin.
Ondoren, Unai Agirre Euskal Sagardoa Izendapenaren koordinatzailearekin batera, Tolosaldeko sagardoen dastaketa bat egingo dugu. Aipatutako Aburuza eta Zabalako sagardoez gain, Isastegi, Eguzkitza, Goikoetxea eta Sarasolako sagardoak gehitu zaizkigu esperientziara. Izan ere, Tolosaldea sagardaoren lurraldea ere bada, eta bereziki sagarrondo lurraldea.
Bisitak 2 orduko iraupena izango du, beraz, ziurtatu zure lekua eta erreserbatu. Edukiera mugatua da, beraz, ez itxaron!
Izena emateko, idatzi tour@tolosaldea.eus helbidera edo deitu 943 697 413 telefonora edo whatsappera.
Adunan ikusiko dugu elkar, sagardoaren magiak bizia hartzen duen herrian!
Tolosaldea Turismoa, Euskadi Gastronomika eta Gipuzkoa Turismoa dira egun berezi honen babesleak.