Hirugarrenez, BE! asteburua ospatuko da Berastegin. Ardien munduan barneratzeko asteburua, bisitari asko izaten dituena Euskal Herri osotik. Bi gako egon daitezke arrakasta honen atzean: batetik, ikuspegi berritzaile batetik antolatzen da.
Bestetik, mimo eta ilusio handiz antolatzen dute udal eta herritarrek, elkarlanean. Ardiek egiten dute Berastegi hain berde, horren txukun. Ardiekin batera egiten dugu gazta, belardi horien izaera zaporean islatuz.
Berastegira etorri, eta ohikoa da ardiak belazeetan ikustea, gure herriaren parte baitira. 1000 biztanleko herrian, 6000 ardi daude. Asteburu honekin, protagonismoa eman nahi diegu gurekin bizi diren ardiei, eta haien mundua, zuekin elkarbanatu nahi dugu.
Honetarako, 3 egunetan zehar, ekitaldi desberdinak antolatuko ditugu.
MARTXOAK 28, OSTIRALA. "Etorkizuna hausnarrean" jardunaldiak
Atzera begira baino, aurrera jartzearen ariketa egin nahi dugu. Ezin dugu etorkizuna irakurri, baina bai irudikatu, amestu… Galdera mahai gainean jartzean, horretara jarriko gara. Galdera barneratuko dugu, eta hausnarrean jarri: bueltak eman, murtxikatu...
Honetarako, alor desberdinetako jendea jarriko dugu elkarrizketan: artzain gazteak, artistak, ikerlariak, ibilbidea egindako artzainak…
Iraitz Garaiburu eta Oier Ugartemendia artzain gazteak, Joseba Sanchez ikerlaria, Ane Gartziandia Gomiztegi artzain eskolako kidea, Aritz Ganboa artzaina eta Cristina Garcia artista.
MARTXOAK 29, LARUNBATA.
Esperientziak bizitzeak protagonismoa hartuko dute. Inoiz mondejuak egin dituzue? Hemen duzue aukera. Bestetik, goiz batez artzainen bizimodura hurbiltzeko aukera izango da.
Arratsaldean, ikastaroa egongo da artilea lantzeko. Baita ipuin kontalaria ere. Eta amaitzeko, Ordiziako gazta kofradiakoek “Gazta dastaketa gidatua” egingo dute, gazta bat zuzenean egiten duten bitartean.
Mondeju ikastaroa. Urepele elkartean.
Goizeko 09:30etan
Milaka urte dituen artzaintzarako tradizioaren ondorioz sortu zen mondejua. Duela mende bat baino gehiago, udazkenean uda ardiekin mendian pasatako artzainak baserrietara jaisten zirenean, artaldetik erretiratzeko asmoa zituzten ardiei etekina ateratzea bilatzen zuten. Hortik sortu zituzten mondejuak, ardiaren zati guztiak hobeto aprobetxatzeko.
Odolkiak ez bezala, nahasketa arrautzarekin ligatzen da, odolarekin egin beharrean. Piperbeltzarekin ontzen da, eta badira perrexila erabiltzen dutenak ere.
Astoekin Gorosmendiko larreetara ibilaldia ardiak eramanez
Goizeko 10:00etan
Herriko plazatik, astoekin Gorosmendiko larretara abituko gara taldean. Bidean, Julen eta Iker artzain gazteekin artaldea hartuko dugu mendira eramateko.
Bertan, itxitura batean sartuko dituzte. Honekin batera, adineko bi artzainek Leitzarango garai bateko artzaintzara hurbilduko gaituzte, bertako historia, istorio eta bizipenak kontatu.
*ADI! Aurrez eman behar da izena.
Email bidez: beartzainkultura@gmail.com
Telefono honetara deituaz, edo, whatsapp bidez: 600567730
Haurrentzako tailerrak eta ipuin kontaketa
Artilearekin ontziak egiten.
3 txanda egingo dira.
15:30, 16:30 eta 17:30.
Kristina Merakiren eskutik (8 urtetik gorakoentzat) aparkaleku azpian.
Ipuin kontaketa
17:00etan Goiko erabilera anitzeko aretoan.
Gaztelekukoen eskutik (2-8 urte artekoentzat).
Gazta dastaketa gidatua
Arratsaldeko 18:00etan Balioanitzeko gelan.
Herritar guztientzat Ordiziako gazta kofradiarekin egingo da dastaketa.
*ADI! Larunbateko ekintza guztietan aurrez eman behar da izena, ipuin kontaketan izan ezik.
Nola?
Email bidez: beartzainkultura@gmail.com
Telefono honetara deituaz, edo, whatsapp bidez: 600567730
MARTXOAK 30, IGANDEA. Ardien munduan barneratzeko ibilbidea.
Museo bat aire librean, etorri etorri!
2 kilometroko ibilbide batean, aire libreko museo batean bilakatuko da Berastegi, artzain kulturaren inguruan. Kultura guzti horren momentu eta protagonista desberdinak bizitzeko aukera: ardiak, ardi lanak, belardiak, tresnak, txakurrak, gaztak...
Egun pasa bikain bat, emozionatuko zaituena. Barneratu artzain kulturan, ikasi eta gozatuko duzu!
Artzain kultura ibilbidea.
10:00-14:00 bitartean.
2.5 kilometro. 10 gune: ardien gunea, meta zuzenean, asto itzuliak, erakusketak, artzain txakurren erakustaldia, ardi jeztea, ardi ile moztea, photocall, gazta dastaketa azkarrak, tailerrak, ARTEile erakusketa…
Museo bizi bat izango da, zuzeneko aktibitateak ikusteko aukera emango duelarik: ardiei ilea mozten, artzain txakurrak ardiak biltzen, gaztagintzako tresnak, gazta egitearen prozesua zuzenean…
Ikusi, ikasi eta bizipen berriak bizitzeko aukera. Esperientzia desberdinak egongo dira: gazta dastaketa azkarrak, asto itzuliak, haurrentzat tailerrak…
Artzain kulturaren inguruan ikusi, ikasi eta esperientziak bizitzeaz gain, dastatzeko aukera izango da Azoka Gastronomikoan: arkumea burruntzian, ardi gisatua, mondejuak, ardi gazta kroketak…
Artzain kulturako bizimodua, ohiturak, jarduerak, nortasunak eta zaporeak ezagutzeko aukera.
*Haurrentzako jokoa: "Lan liburuxka" bat izango dute. Gune bakoitzerako galderatxo edo "ariketatxo" bat izango dute. Hau osatu beharko dute gune bakoitzean informazioa jasoz. Bukaeran, hasierako gunera joan eta diploma bat jasoko dute.
Gazpio gaztendegira bisitak.
11:00 eta 12:30
Izena emateko: beartzainkultura@gmail.com edo telefono honetara deituaz edota whatsapp bidez: 600 567 730.
Azoka gastronomikoa eta erromeria.
12:30-15:00 bitartean
Produktu ezberdinak dastatzeko aukera erromeri giroan.
Azoka Gastronomiko honetan postu desberdinak egongo dira, arkumea eta gazta protagonista dutela. Egun pasa bikaina egiteko aukera, otordua bertan eginez. Euskal Herriko txoko desberdinetatik etorritako jendeari harrera goxoa egiteko prest gaude berastegiarrak.
Herriko ostatu eta jatetxeak ere eskaintza berezia izango dute arkumea eta gaztarekin lotuta.
Jende guztia gonbidatu nahi dugu ardien mundura, Berastegira. Autokarabanentzat gunea prestatu dugu asteburu guztirako.
Igandean espero dugu jende gehien.