< Itzuli berrietara

TOLOSAKO UDAZKENEKO AZOKA BEREZIAK

TOLOSALDEA GARATZEN - EXPERIENCIAS GASTRONÓMICAS EN TOLOSALDEA
·
27/10/2023
/uploads/image/1698401300_316416302_558502526280819_7248555466057090116_n_sm.jpg

Tolosak, eskualdeko hiriburua den aldetik, asteko azokarik garrantzitsuena (ez bakarra) eta merkataritza bizi bat ditu. Horregatik, udazkenean azoka bereziak antolatzen ditu gure produktu izarren inguruan. Azoka horiek tokiko jende ugari erakartzeaz gain, bisitari asko erakartzen dituzte. Izan ere, guztiek uztartzen dituzte produktuen azoka berezi bat, haurrentzako jardueraren bat, dastatzeko guneren bat eta Tolosak beti eskaintzen duen larunbatetako giro bikaina.

Gozoak, esnekiak, babarrunak eta Gabonetako kutixiak hartuko dute plaza datozen hilabeteetan, hemen dituzue datak eta informazio interesgarri gehiago, zuen agendan apuntatu eta bisita bat egin diezaguzuen.

TOLOSA GOXUA. Urriak 28

Aurten 30 urte betetzen ditu Tolosako azokarik gozoenak. Festa honetan Tolosako gozogileek anfitrioi lanak egiten dituzte, Euskal Herri osoko gozogileak etortzen baitira bertara. Urtero gozo edo pastel bat aukeratzen dute festaren protagonista gisa eta aurten, 30. edizio honetan, Pantxineta izango da.

Egun honetan, larunbatetako azokaz gain, gozoen azoka berezia aurkituko duzue Triangulo plazan, gozogile tolosarrek pantxinetak prestatuko dituzte bertan eta gerturatutakoen artean banatuko dituzte, haurrentzako gozogintza tailerra ere izango da eta "Tolosa kantari”-koek euskal kantuekin alaituko dituzte Tolosako kaleak.

ESNEKI. Azaroak 3-4 

Esneki-ren bigarren edizioa izango da aurtengoa. Idiazabal gaztaz gain (hori ere barne hartuz noski), Euskal Herrian ekoizten diren gazta eta esnekiei eskainitako azoka berezia da hau.

Sektorearentzako topagune izateaz gain, esnekien azoka zabala egiten da Tolosan, Euskal Herriko gazta txapelketa, familientzako jarduerak, gazta dastaketa gidatuak, behi frisoien txapelketa...

TOLOSAKO BABABARRUNAREN EGUNA. Azaroak 18

Hau da Tolosako egun handietako bat. Kuadrilla eta familiak elkartzeko eguna bihurtu dena, produktu zoragarri honi balioa emateko festa. Azoka berezian, babarrunaz gain, babarrun jan bat osatzeko behar ditugun produktu guztiak aurkituko dituzu (odolki, azaka, txorixo, pipar…), babarrun ekoizle onenaren lehiaketa eta babarrunaren lehiaketa gastronomikoa ere egiten dira, eta nola ez, euskal jaia.

Tolosar asko euskal jantzi tradizionalez jantzita ikusiko dituzue eta guztiek babarrun jana izango dute eguerdian. Etorri behar baduzu, erreserbatu lehenbailehen babarrun jana, lekurik gabe gera ez zaitezen.

GABONETAKO AZOKA BEREZI. Abenduak 16

Neguko solstiziotik gertu eta urtea amaitzear dagoenean iristen da azoka berezi honen txanda. Euskaldunok dena ospatzen dugu mahaiaren inguruan eta azoka hau zuen Gabonetako mahaia kutixiz betetzeko leku aproposa da. Kalitatezko produktuak eta ziur inoiz probatu ez duzun zerbait ere aurkituko duzula.