Gasteizko Europa Jauregian banatu ziren sariak, Javier Hurtado Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak eta Daniel Solana Basquetourreko zuzendari nagusiak honako hauei emanak: Dimako Garena jatetxea, Gorbeia eta Tolosaldea helmugetako erakunde kudeatzaileak, Hondarribiko Hiruzta Bodega, Astigarragako Malum Rex sagar bar, Gasteizko Ikea jatetxea eta Mater Ontzi Museo Ekoaktiboa. Ekitaldian, Vocento Gastronomia taldeko Eva eta Karlos Arguiñano anaia-arrebak eta Benjamin Lana zuzendaria omendu zituzten, euskal gastronomia sustatzen eta zabaltzen egindako ekarpenagatik.
Guztira, Euskadi Gastronomika sareko 73 enpresa eta entitate gastronomikok aurkeztu dute hautagaitza, deialdiko 6 kategorien artean: Origen, Elkarrekin, Ongi Etorri, Wow, Innova eta Konpromiso. Ez da erraza izan sarituak hautatzea, aurkeztutako proposamenen kalitate handia dela eta.
Euskadi Gastronomika Euskadiko produktu turistiko gastronomikoa sortzeko eta garatzeko proiektu gisa hasi zen, baina eboluzionatu egin du, benetako euskal kultura gastronomikoan oinarritutako laneko filosofia eta balioak partekatzen dituzten eragileen sare bihurtu arte.