< Itzuli berrietara

Txakolinaren mundua Enkarterrin 2024

EUSKADI GASTRONOMIKA
·
10/07/2024
/uploads/image/1720616122_2_sm.png

Uda da eta mahastiak kimatzen ari dira Enkarterrin! Gure ardoak eta eskualdeko bazter esanguratsuenak partekatzeko, jardueraz betetako txakolin-ibilbide bat diseinatu dugu: dastaketak ehun urtetik gorako errota batean edo ilunpetako kobazulo batean, bertoko pintxoekin egindako uztarketak, ahosabairako ordainsari batekin amaituko diren bisita gidatuak eta askoz gehiago. Segi irakurtzen bisita guztiak ezagutzeko: 

Txakolina pintxoekin… eta ilunpetako kobazulo bat · DEBRINGAS (KARRANTZA)

Parte hartu aurkikuntzaz betetako egun batean! Jarduera goizeko 10:30ean hasiko da Karrantzako Pozalagua kobazuloan. Erabat ilunpetan barneratuko gara haitzuloan, kopetako linterna baten laguntza bakarraz, lurpeko katedral honen aurkitzaileek egin zuten moduan. Bisita ondoren, Bizkaiko txakolin mendebaldekoena dastatuko dugu DeBringas upeltegian, hainbat pintxorekin uztartuta.

 

❱ Noiz: irailak 1 (erreserba egiteko, sakatu data bat).

❱ Ordua: 10:30ean

❱ Prezioa: 13 € (Pozalagua kobazuloa bisitatzeko sarrera barne)

❱ Topagunea: Pozalagua kobazuloa | Upeltegiaren kokapena

Abellaneda eta Txabarri Txakolina · BISITA GIDATUA + DASTAKETA

Ezagutu Sopuertako Abellaneda auzoa bisita gidatu baten bidez, eta biribildu eguna txakolin-dastaketa batekin. Ingurunean eskualdeko antzinako Batzar Etxea (gaur egun Enkarterrietako Museoa) eta Urrutia Dorrea daude, galtzada erromatar izandakoaren trazaduraren parean. Auzoa arakatu ondoren, Txabarri Txakolinaren mahastietaraino joango gara ekoizpen-prozesua ezagutzeko. Eguna amaitzeko, upeltegiko barietateak dastatuko ditugu.

❱ Noiz: abuztuak 31 (erreserba egiteko, sakatu data bat).

❱ Ordua: 10:15ean

❱ Prezioa: 13 €

❱ Topagunea: Enkarterrietako Museoa

Txakoli-dastaketa ehun urtetik gorako errota batean - BODEGAS DE GALDAMES UPELTEGIA (BODEGAS DE GALDAMES)

Dastatu txakolina Valdibiango XVIII. mendeko errotan, Galdamesko basoaldean. Hemen, Barbadun ibaiaren ertzean, Bodegas de Galdames upeltegiaren hiru txakolin-barietateak dastatuko ditugu, bertako produktuekin egindako beste hainbeste pintxorekin batera.

❱ Noiz: abuztuak 10, irailak 7 (erreserba egiteko, sakatu data bat).

❱ Ordua: 12:00etan

❱ Prezioa: 10 €

❱ Topagunea: Valdibiango errota