< Itzuli berrietara

Euskadi Gastronomika Prestakuntza Jardunaldiak

EUSKADI GASTRONOMIKA
·
05/03/2024
/uploads/image/1709634117_img_20230605_102840_sm.jpg

Martxoaren 11tik aurrera Euskadi Gastronomika Prestakuntza Jardunaldiak hasiko da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak (Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza) eta Basquetourrek antolatuta, Basque Culinary Center-ekin elkarlanean.

Euskadi Gastronomika Prestakuntza Jardunaldiak gure enpresa-sareari zuzenduta daude, eta gure sektorearen intereseko arloak jorratzea du helburu, jardunaldi bakoitza gai bati eskainita.

Beraz, gure sareko empresa eta kolaboratzaile mota ugariak ardatz hartuta, Euskadi Gastronomika Prestakuntza Jardunaldiak antolatzen dira joera, berrikuntza eta teknika berriak zabaltzeko eta ezagutarazteko, sukaldaritzakoak nahiz merkataritzakoak, Euskadi Gastronomika osatzen duten enpresen profil edo negozio-arlo guztietarako erabilgarriak direnak.

 Prestakuntza-programa hau doakoa da Euskadi Gastronomika sareko enpresentzat, eta dagoeneko eman daiteke izena: Ikastaroan izena ematea

 AGENDA:

 Ordutegia: 10:00etatik 14:00etara

  • Martxoaren 11n: Sormena eta menu berezien diseinua (menu beganoak, elikadura-intolerantziak eta haurrentzako menuak).
  • Martxoaren 20an: Bezeroari arreta emateko gakoak: marketin- eta merkaturatze-teknikak.
  • Apirilaren 8an: Aretoko arreta eta bezeroarekiko lotura orokorra hobetzeko jarraibideak.
  • Maiatzaren 7an: Komunikazioaren garrantzia gastronomia-negozioetarako

Jardunaldi bakoitzean bakarka ematen da izena. Saio/jardunaldi batean baino gehiagotan izena eman nahi izanez gero, izena eman beharko duzu bakoitzean.

Plaza mugatuak daude; beraz, izena eman ondoren ezin bazara etorri, jakinaraz iezaguzu lehenbailehen, mesedez, beste pertsona batek izena eman dezan.

Informazio gehiago eta izen-ematea