Herri ospakizuna ondoren izango da, 12:30etatik aurrera Getariako frontoian. Bertan, inskribatutako 24 upategietako txakolinak dastatu ahal izango dira, eta Getariako San Anton jaietan ohikoa den giroaz gozatzeko aukera ederra. Xebas Lizaso eta Andoni Egaña izango dira pregoiaren arduradunak.