• V. SAGARDO FORUMAREN egitarauak jarduera nagusi hauek biltzen ditu: sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Nazioarteko Sagardo Azoka.
• Nazioarteko Sagardo Lehiaketak bertako, nazioko eta nazioarteko sagardoak dastatzeko aukera eskainiko du.
• Cider Week asteak bertako zein nazioarteko sagardoak dastatzeko afariak eta dastaketak hartuko ditu, eta txangoek sagastiak, sagardotegiak zein museoak bisitatzeko aukera eskainiko dute.
Sagardoaren Lurraldeak, sagardoaren kultura sustatzen duen entitateak, azaroaren 30etik abenduaren 2ra Astigarragan eta Donostian (Gipuzkoan) ospatzen ari den V SAGARDO FORUMAra gonbidatzen zaitu. Sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko nazioarteko ekitaldia da. Bere bosgarren edizioan, mundu osoko sagardoaren adituak nahiz sagardozaleak bilduko ditu beraien ezagutzak zein esperientziak partekatu, eta sagardoaren kultura sustatzeko.
Aurten, ohi bezala, Sagardo Forumaren baitan antolatutako jarduerak hainbat lekutan gauzatuko dira, eta horien artean azpimarratzekoak dira jardunaldi teknikoak, Nazioarteko Sagardo Lehiaketa,
Nazioarteko Sagardo Lehiaketa eta Azoka: azaroaren 30an, osteguna, 19 herrialdetako 262 sagardok parte hartu duten IV. Nazioarteko Sagardo Lehiaketa izan da Kursaal Kongresu Jauregian, Donostian. Epaimahai berezituak bederatzi kategoriatan sailkatutako sagardoak epaitu dituzte jada edari tradizional honen bikaintasuna eta aniztasuna nabarmentzen dituen lehiaketa honetan.
Abenduaren 2an (larunbata), Kursaal Kongresu Jauregian III. Nazioarteko Sagardo Azoka izango da mundu osoko 24 ekoizlerekin eta bertaratzen diren bisitariek bertako, nazioko zein nazioarteko ehun sagardo baino gehiago dastatzeko aukera izango dute. Bi urtean behingo hitzordu paregabea da zapore nahiz esperientzia berriak bilatzen dituzten sagardozale guztientzat, dastaketa gidatu bereziak ere izango baitira azokan: “Amerikako sagardoa latan eta “Dastaketa intuizio eta emozioei esker”.
Jardunaldi teknikoak: sagarra eta sagardoaren mundua arakatuz Abenduaren 1n, ostirala, jardunaldi teknikoak izango dira Erribera Kulturgunean (Astigarragan), eta bertako zein nazioarteko adituek sagarrari, sagardoari eta sagardoaren kulturari buruzko ezagutzak partekatuko dituzte. Sagardoaren munduak azken urte hauetan izan duen garapena ezagutaraziko duten hitzaldiei esker, eguna edari preziatu honen unibertsoan barneratzeko aukera bikaina izango da.
Cider Week eta txangoak: sagardoa biziz Sagardo Forumaren ospakizunarekin bat eginez, Cider Week antolatu da, azoka egin aurreko astean, azaroaren 23tik aurrera. Aste horretan dastaketa gidatuak, dastaketak eta uztartze gastronomikoak eskaini dira bertako eta nazioarteko sagardoarekin. Antolatutako beste jardueretako bat sagasti, sagardotegi nahiz museoetarako bisitak izan dira, eta parte hartzaileentzako esperientzia borobila eskainiko dute: natura eta jatorria, ekoizpena eta merkaturatzea zein tradizioa eta historia.
Babes lokala, pribatua eta instituzionala
Beste behin, SAGARDO FORUMA sagardoaren nazioarteko topaketa gisa gailenduko da, eta mila urteko usadioaren azterketarako, ospakizunerako eta sustapenerako oholtza izango da.
Sagardozaleentzako derrigorrezko hitzordu honetan sagardoaren elaborazioari buruzko ezagutzak barneratzeko, mundu osoko sagardoak dastatzeko eta sagardoaren kulturaz gozatzeko aukera
eskainiko zaie herritarrei.
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, Gipuzkoa Turismoa (Gipuzkoako Foru Aldundia), Euskadi Basque Country, Euskadi Gastronomika, Astigarragako Udala, HAZI eta Eusko Jaurlaritzaren babesa
dauka ekitaldiak, baita Euskal Sagardoa, Fraisoro eta Fruitel elkartearen zein Miniature Gastronomic Experienceren laguntza ere.
SAGARDO FORUMARI BURUZ
SAGARDO FORUMA sagarrari, sagardoari eta turismoari buruzko nazioarteko ekitaldia da. Bere bost ediziotan sagardoaren munduko adituak eta zaleak bildu ditu ezagutzak zein esperientziak
partekatu eta sagardoaren kultura sustatzeko. Ekitaldia publiko guztiei zuzendua dago, eta jarduera nagusien artean jardunaldi teknikoak, nazioarteko sagardo lehiaketa, nazioarteko sagardo azoka eta cider week astea daude.
SAGARDO FORUMAren aurreko edizioetan sukaldariek, sommelierrek, kazetariek eta gastronomia zein kulturarekin erlazionatutako beste adituek parte hartu dute. Hala, SAGARDO FORUMA
sagardoaren sektoreko erreferentziazko ekitaldian bilakatu da nazioartean. Bere bosgarren edizioan mundu osoko 2.000 parte hartzaile elkartzea espero da.