Norberaren pintxo gogokoenak bozkatzeko bidea tabernetan bertan topatuko dute herritar zein bisitariek. Liburuxka batean pintxo guztien gaineko informazioa eta benetako aditu gisa baloratu ahal izateko txantiloia topatuko dute. Zaporea, aurkezpena eta pintxoa egiteko zailtasuna kontutan hartu beharko da, eta, azkenik, 3 pintxo gustokoenak aukeratu eta tabernetan eskura egongo diren ontzietan sartu beharko da bozka. Kutxa guztiak urriaren 20an jasoko dira. Horrez gain, aurten mugikor bidez bozkatzeko aukera ere izango da, tabernetan eta eskuorrietan topatu ahal izango da QR kodea.
Txapelketa herrikoiaz gain, aurten ere epaimahai profesional batek (besteak beste, Iturralde eta Sansonategi jatetxeetako sukaldariak) sari bat esleituko du. Urriaren 5ean izan da hitzordua eta bertan ikusi ahal izan dira astean zehar dastatu ahal izango diren pintxoak.
Hau da egitarau osoa:
Osteguna, Urriak 5
Astearen aurkezpena eta lehiaketa epaimahai profesionalarekin 11:00 Plaza Berrian
Urriak 9-20
Tabernen arteko bakailao pintxo lehiaketa herrikoia.
Bakailaoa protagonista duten menu bereziak Errioguardaenea, Iturralde, Latxunbe, Tripontzi eta Zinkoenea jatetxeetan. Erreserbak egiteko jarri jatetxeekin harremanetan.
Non dago Pil-Pil? jokoa
Urriak 11, 17 eta 19
Kale animazioa: Pil-Pil kalean. Bakailao Asteko maskota kalean ibiliko da saltsan! Pil-Pil topatzen baduzu egin argazki bat berarekin eta bidali Whatsapp bidez 676 194 803 zenbakira. Produktu sorta baten zozketan parte hartuko duzu.
Osteguna, Urriak 19
Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoa erderaz 11:30-13:00 (Izena emateko: 688607838 / turismoa@hernani.eus)
Ostirala, Urriak 20
Bisita gidatua Hernaniko hirigune historikoa euskaraz 11:30-13:00 (Izena emateko: 688607838 / turismoa@hernani.eus)
Kale animazioa Zo-Zongó!!-ren eskutik 19:00-21.00
Bakailao Astean ikusiko dugu elkar!