< Itzuli berrietara

Cider World jaialdiak sari berriak banatu zituen Euskadi Gastronomika Sareko sagardogileen artean

BEHEMENDI
·
23/05/2023
/uploads/image/1684836989_ciderworld_2023_sm.jpg

Nazioarteko sagardo lehiaketa honek 17 herrialdetako 100 ekoizle baino gehiago biltzen ditu eta munduko beste sagardo kultura batzuk ezagutzeko eta Euskadiko sagardogintza eta produktuak ezagutarazteko topagunea da.

Izan ere, sagardo naturalez aparte, sagardo mota aukera zabala aurkeztu dituzte sagardotegiek (apardun, egurrean ondutakoak, cider estilokoak).

  •  Bereziartua sagardotegiak:
    •  Bereziartua Edicion Gourmet (still kategoria): zilarra.
    •  Bereziartua Eco (still kategoria): honor.
    •  Sidra Bereziartua (still kategoria): honor
  • Isastegi sagardotegiak:
    •  Sidra natural Isastegi DO Premium (still kategoria): urrea.
  • Petritegi sagardotegiak:
    •  Aparduna reserva (sparkling kategoria): zilarra
    • Alai (still kategoria): zilarra.
  • Zapiain sagardotegiak:
    • Bizi Goxo ice cider 2017 (dessert & fortified kategoria): zilarra.
    • Euskal Sagardoa Premium 2022 (still kategoria): urrea.

Merezitako saria jaso duzue, zorionak!