< Itzuli berrietara

BADATOR HERNANIKO 12. BAKAILAO ASTEA

BEHEMENDI
·
26/09/2024
/uploads/image/1728650628_bakailao_astea_2024_kartela_sm.jpg

Urriaren 3tik 18ra tabernen arteko pintxo lehiaketa ospatuko da . Gainera, bakailaoa protagonista duten menu bereziak Errioguardaenea, Harresi, Iturralde, Latxunbe, Zinkoenea eta Zumardi jatetxeetan.

Datorren urriaren 3an, Hernaniko Bakailao Astearen 12. edizioaren aurkezpenera joan ahal izango gara. Bertan, lehiaketa epaimahai profesionalarekin egingo da, 11:00etan Plaza Berrian (eguraldi euritsua izanez gero, hitzordua Atsegindegira eramango da).

Urriaren 7-18an TABERNEN ARTEKO BAKAILAO PINTXO LEHIAKETA HERRIKOIA izango da protagonista. NON DAGO PIL-PIL? Jokua: gure laguna 3 komertziotan topatzen duenak saria jasoko du.

Hilaren 10, 15 eta 17an PIL-PIL KALEAN: Bakailao Asteko maskota kalean ibiliko da saltsan! Pil-Pil topatzen baduzu, egin argazki bat berarekin eta bidali Whatsapp bidez 676 194 803 zenbakira. Produktu-sorta baten zozketan parte hartuko duzu.

Hilaren 12an, BISITA GIDATUA eskainiko da Hernaniko alde zaharrean, 10:15-11: 30 gaztelaniaz eta 11:45-13: 00 euskaraz. Izen emateak: 688 607 838/turismoa@hernani.eus.

Jardunaldiari amaiera emateko, tabernen arteko bakailao pintxo lehiaketa herrikoiaren sariak banatuko dira 17:30ean eta ROCK KALEAN kale animazioa 19:00etan.

Bakailaoa duten menu bereziak Errioguardaenea, Harresi, Iturralde, Latxunbe, Zinkoenea eta Zumardi jatetxeetan. Erreserba egiteko, jarri harremanetan jatetxeekin eta jarraitu sare sozialak menuak ezagutzeko. On egin!

Bakailaoaren Astean ikusiko dugu elkar!