< Itzuli berrietara

Udazken Zaporez 2024

BEHEMENDI
·
20/09/2024
/uploads/image/1726833394_udazken_zaporez_sagar_uzta_01_sm.jpg

Sagarraren uzta garaian gaudenez, Sagardoetxeak antolatuta, irailaren 19tik azaroaren 3ra sagarraren uzta eta kulturaz gozatzeko hainbat jarduera izango dira Udazken Zaporez lelopean.

  • “Sagarrari zukua atera familian!” tailerrak Sagardoetxean
  •  XXIV. Sagar Uzta 2024, sagarraren jaia Astigarragan
  • Sagarrekin egindako pintxo lehiaketa eta dastaketa
  • Bertako eta nazioarteko sagardoen dastaketak 

XXIV. Sagar Uzta 2024

Irailaren 26-28-29an XXIV. Sagar Uzta izango da Astigarragan, sagarraren jaia. Astigarragako Foru plazan 2024ko lehen muztioaren elaborazioa izango da, topa herrikoia, sagarraren azoka, sagar dantza, kirikoketa eta pilota partidak. 

Izen-emateak eta egitaraua:

943 550 575

 info@sagardoetxea.eus

sagardoarenlurraldea.eus