< Itzuli berrietara

BADATOR HERNANIKO 12. BAKAILAO ASTEA

BEHEMENDI
·
26/09/2024
/uploads/image/1727340163_argazkia_bakailao_astea_2023_02_sm.jpeg

Datorren urriaren 3an, Hernaniko Bakailao Astearen 12. edizioaren aurkezpenera joan ahal izango gara. Bertan, lehiaketa epaimahai profesionalarekin egingo da, 11:00etan Plaza Berrian (eguraldi euritsua izanez gero, hitzordua Atsegindegira eramango da).

Urriaren 7-18an TABERNEN ARTEKO BAKAILAO PINTXO LEHIAKETA HERRIKOIA izango da protagonista. NON DAGO PIL-PIL? Jokua: gure laguna 3 komertziotan topatzen duenak saria jasoko du.

Hilaren 10, 15 eta 17an PIL-PIL KALEAN: Bakailao Asteko maskota kalean ibiliko da saltsan! Pil-Pil topatzen baduzu, egin argazki bat berarekin eta bidali Whatsapp bidez 676 194 803 zenbakira. Produktu-sorta baten zozketan parte hartuko duzu.

Hilaren 12an, BISITA GIDATUA eskainiko da Hernaniko alde zaharrean, 10:15-11: 30 gaztelaniaz eta 11:45-13: 00 euskaraz. Izen emateak: 688 607 838/turismoa@hernani.eus.

Jardunaldiari amaiera emateko, tabernen arteko bakailao pintxo lehiaketa herrikoiaren sariak banatuko dira 17:30ean eta ROCK KALEAN kale animazioa 19:00etan.

Bakailaoa duten menu bereziak Errioguardaenea, Harresi, Iturralde, Latxunbe, Zinkoenea eta Zumardi jatetxeetan. Erreserba egiteko, jarri harremanetan jatetxeekin eta jarraitu sare sozialak menuak ezagutzeko. On egin!

Bakailaoaren Astean ikusiko dugu elkar!