< Volver a las noticias

San Tomas, gabonen hasiera euskadin

EUSKADI GASTRONOMIKA
·
16/12/2019
/uploads/image/1675271108_feria_de_santo_tomas_donostia_sm.jpg

Abenduaren 21ean, San Tomas egunean, baserritar kutsu nabarmena duten azokak egiten dituzte herri askotan. Eguberriei begira, udazkenean bildu eta egindako produktuak jartzen dituzte salgai baserritarrek. Hala, azoka horietan askotariko saltokiak aurkituko ditugu, frutak, barazkiak, gazta, txakolina, ogia eta artisau erako gozoak eskaintzen dituztenak. Baina, zalantzarik gabe, taloa eta txistorra dira egun horretako izarrak, eta sagardoa badute lagungarri, askoz hobeto!

Ganadua ere izaten da azoketan, eta herri gehienetan zozketatzen duten txerria da eguneko beste protagonistetako bat.

San Tomas azokarik jendetsuenak Bilbon, Donostian eta Arrasaten egiten dituzte, azken horretan abenduaren 22an. Dena den, beste herri askotan ere jai-egun handia izaten da, hala nola Azpeitian, Lekeition, Hondarribian, Irunen, Errenterian eta Usurbilen. 

 

Informazio gehiago:

www.bilbaoturismo.net/BilbaoTurismo/es/folclore-y-fiestas-populares/santo-tomas

www.donostiakultura.eus

 

Noticias del mismo autor

Compartir en redes