< Itzuli berrietara

Debabarrena Gourmet

DEBEGESA
·
10/04/2024
/uploads/image/1712744538_robas_post_de_instagram_sm.jpg

“Debabarrena Gourmet” menua, zehazki, zazpi platerek osatuko dute: aperitiboak, bi hasierakok, bi plater nagusik (arraina eta haragia) eta bi postrek. Eskualdeko zazpi jatetxetan eskainiko da, hain zuzen ere, Eibarko Baratze Gourmeten, Elgoibarko Belaustegi Baserrian, Itziarko Kanalan, Ermuko Mendiolan, Mutrikuko Piperren Txokoan eta Pikuan eta Soraluzeko Txurrukan, eta jatetxe horietako sukaldariek prestatutako platerez osatuta egongo da, hurrenez hurren: Unai Altunak, Josu Mugerzak, Alberto Sánchezek, José Manuel Rodríguezek, Luis Ángel Alburquerquek, Santi Ríosek eta Iurdana. Halaber, ogia eta kafea menuan sartzen dira, baita ardoa ere: Javier San Pedro Ortega upategiko “Viuda Negra Las Levantadas” ardo zuria,  Bodegas y Viñedos Labastida upategiko “Q de Quintano” ardo beltza eta txakolina. 

"Debabarrena Gourmet" eskualdeko chef erreferenteen elaborazio bikainak dastatzeko aukera paregabea da, adibidez, zigala arroz melosoa koral gorriarekin edo erreboiloa parrillan txakolin errearekin. Jatetxe bakoitzak bere menua diseinatu du, eta proposamen guztiak debabarrenaturismo.com webgunean daude ikusgai. Otorduez gozatu nahi dutenek jatetxera bertara deituz aurrez erreserba egin beharko dute eta “Debabarrena Gourmet” menua dastatu nahi dutela azaldu. 

Gehiago honetaz... Lotutako berriak

Partekatu sareetan