‘Itsas tradizioa eta bertako jakiak’ programa

Gure arrantzaleen egunerokoa ezagutuko duzu ontziko txoko bakoitzean. Ontziko zubitik, non patroiak ontzia gobernatu eta arrainak aurkitzen dituen, ontzigain eta sotora, non talde lan izugarri baten bidez arrantza artea ekiten den; azkenik kamainak eta sukaldea ezagutu arte, non espazio txiki hauetan bi astez konbibentziari ekiten dioten.

Hegaluze pintxo bat jaten eginiko deskantsuaren ondoren, amantalak jarri eta antxoaren antzinako kontserba prozesua ezagutzera joko dugu. MATER ontzian garatzen den tailer bat, bertan giro lasai batean eta beti ontziko tripulazioaren laguntzaz, zure kontserba propioa prestatu ahalko duzu etxera eraman eta dastatzeko.

  • Eraman etxera zuk zeuk egindako antxoa potea
  • Probatu hegaluze pintxo tradizionala (Aukera begano eskuragarri)  
  • Ezagutu ezazu Euskal Herriko arrantza tradizionala bere osotasunean 
Contacto y reservas
· MATER ONTZI MUSEO EKOAKTIBOA · Bisitatu webgunea · info@mater.eus · 619814225

Irudi bidezko aperitiboa, goza dezakezun esperientzia dastatzeko

Publiko guztiak
Familiak
Bikoteak
Taldeak

Kontserbak
Pintxoak
Kultura eta tradizioak
Ura / Itsasoa

Donostia

Kontsultatu
10:00 a 19:00

3 h

Gaztelania
/
Euskara

10€ - 25€

Haurrak tarifa murriztuan