< Itzuli berrietara

IDIAREN JARDUNALDI GASTRONOMIKOEN IX.EDIZIOA

ENKARTUR
·
07/11/2023
/uploads/image/1699353785_1_sm.jpg

Urriaren 18tik 2024ko otsailera bitartean, Karrantzako Casa Garras jatetxean bere piezarik preziatuenarekin egindako menu bat dastatu ahal izango da: idi-haragia.

Karrantzako Casa Garras jatetxeak udazken-negu denboraldi honetan ospatuko du Idiaren Jardunaldi Gastronomikoen IX. Edizioa. Urtero bezala, produktuen zaporea eta kalitatea elaborazio guztietan nabarmentzen dituen menua eskainiko du. Gainera, menu honen ezaugarri nagusia da idi-haragia bere aldaera guztietan dastatu ahal izango duzula.

Esperientzia honetaz gozatzeko beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea. Menua mahai osorako eskainiko da, gutxienez 2 pertsonarekin. Menuaren prezioa 100€-koa da pertsonako, eta 10 pase, postre bat, botila erdi ardo pertsonako, ura, ogia eta kafea ditu.

Erreserbatu esperientzia hau 946806280 telefonora deituz.