Idiazabal, euskal gazta

Idiazabal gazta gure gastronomiaren bitxietako bat da, eta munduko ardi-gaztarik onenetakoa

Gipuzkoako Goierri eskualdeko herri baten izena duen arren —eskualde hori da, hain zuzen, erreferentziazko lurraldea—, gazta hori Bizkaiko eta Arabako barnealdean ere egiten da.

Zapore berezi, orekatu eta bizi hori ostalaritza-establezimendu askotan dasta daiteke; baina, Idiazabal gazta egiteko sekretuen inguruan gehiago jakiteko, gure gaztandegiren bat bisitatzea proposatzen dizugu, edo Idiazabal herrian dagoen Gaztaren Interpretazio Zentrora hurbiltzea. Bertan, Idiazabal gazta baloratu eta dastatzeko gakoak erakutsiko dizkigute.


Gainera, artzaintza-lanetan ere aritu ahal izango duzu, eta, beraz, gure goi-mailako esperientzietako batez gozatu. 

/uploads/image/1671042127_g3_idiazabal_lg.jpg