Arrainaren eta itsaskiaren kontserba-industriak tradizio handia du eta oso sustraituta dago Euskadin, non kalitate goreneko produktuak ekoizten baitituzte. Kontserbak egiteko prozesuak artisau-prozedura naturalak ditu oinarri. Langile adituen esku trebeek arreta handiz lantzen dituzte antxoak, hegaluzea, sardinak, hegalaburra, muskuiluak eta abar, horien mantenugai-ekarpenari eta zaporeari oso-osorik eusteko.
Euskadiko kostaldeko zenbait kontserba-enpresatan bisitak, lantegiak eta dastaketak eskaintzen dira. Merezi du haietara hurbiltzea, haien tradizioak ezagutzea eta itsasoaren zapore osoa gordetzen duten gutizia horiek etxera eramatea.