Debagoieneko eskualdeko erakundeek eta Arexabaletako Udalak, Aretxabaleta Tomatearen inguruko jaia ospatuko dute. Aurtengoa zazpigarren urtez.
Eskualdeko eragileen arteko elkarlanari esker antolatzen den ekimen honen bidez, besteak beste, turismo gastronomikoa bultzatu nahi da eta bertako produktuak ezagutarazi.
Beste edizio batzuetan bezala, 2024koak bi ekitaldi nagusi izango ditu:
-TOMATEAREN AZOKA BEREZIA izango da, eta tokiko landa eremuan ekoitzitako produktuak saltzen dituzten postuak bilduko dira 10:00etatik 14:00etara bitartean.
-"Aretxabaleta" tomatearekin egindako PINTXOEN IBILBIDEA, herriko establezimendu batzuen pintxo oparoen eskaintzan oinarritua asteburu guztian zehar hartu ahal izango da.
Aurten ere lehiaketak izango dira azokaren egunean. Alde batetik, EUSKAL HERRIKO BERTAKO TOMATEAREN LEHIAKETA, aurten BIGARREN EDIZIOA izango duena.
EGITARAUAn honako ekintzak ere sartzen dira:
-Antzinako tomate barietateen erakusketa.
-Haziak erauzteko tailerra. Marc Badalen eskutik.
- Sukaldaritza tailerra eta dastatzea, OSOA sukaldaritzako Anne Otegiren eskutik. Bertan, hiru modu desberdinean prestatuko tomatea dastatzeko aukera egongo da.
- Pintxoen Ibilbidea. Aretxabaleta tomatea izango da herriko taberna eta jatetxe ezberdinetan dastatu ahal izango diren pintxoen osagai nagusia.
Debagoieneko Mankomunitateko Turismo Saila, Deba Garaia Landa Garapen Elkartea eta Aretxabaletako Udala dira bultzatzaileak, Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
LEHIAKETETAN parte hartu nahi dutenentzako informazioa.
EUSKAL HERRIKO BERTAKO TOMATEAREN LEHIAKETA izena eman dutenek irailaren 15eko 9:30etik 10:30era bitartean entregatu beharko dituzte tomateak, Aretxabaletako Udalak horretarako prestatutako karpan, Durana kalean.