< Itzuli berrietara

XXXIII. Sagardo Berriaren Eguna 2026

SAGARDOETXEA
·
07/01/2026
/uploads/image/1767801874_whatsapp_image_2026_01_07_at_170416_sm.jpeg

Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 14an XXXIII. Sagardo Berriaren Eguna izango da uzta berriari ongietorria emateko, eta sagardo berriaz gozatzen hasteko. Aurtengo gonbidatua Euskal Pilota Selekzioa izango da.

Xabier Urdangarin Astigarragako alkateak hasiera emango dio 12:00etan Erribera Kulturgunean (Astigarraga) izango den pentsaurrekoari. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako, Gipuzkoako Foru Aldundiko eta Euskal Sagardoa Jatorri Deiturako ordezkariak, eta 2025eko sagarraren uzta, sagardo berria zein sagardoaren sektoreko berrikuntzak aurkeztuko dira.

Ekitaldiaren hogeita hamahirugarren edizio honetako unerik bereziena lehen kupelaren irekierakoa izango da: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu egingo dute Euskal Pilota Selekzioko ordezkariek, eta 2026ko sagardo denboraldi berria irekiko du.

Aldez aurretik, ordea, sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan. Ekitaldi sinboliko horrekin naturaren dinamikotasuna eta berritzeko ahalmena azaldu nahi dira.

Egitaraua:
11:30-12:00: Akreditazioen banaketa Erribera Kulturgunean.
12:00: Prentsaurrekoa Erribera Kulturgunean. Bertan azalduko dira 2025eko uztaren ezaugarri nagusiak, sagardo berriaren ezaugarriak eta sagardoaren sektoreko gertaera garrantzitsuenak.
12:45: Euskal Pilota Selekzioko ordezkariek sagarrondo bat landatuko du Erribera Kulturguneko plazan.
13:30: Txalapartarien deiarekin batera, sagar dantza dantzatuko da Petritegi sagardotegian, eta ondoren, sagardogileek zein kultur taldeetako ordezkariek Euskal Pilota Selekzioko ordezkariak soka dantzan parte hartzera gonbidatuko dute sagardo berria dastatzeko.
13:45: Petritegi sagardotegian “Gure Sagardo Berria” oihu eginda sagardo berria dastatuko dute Euskal Pilota Selekzioko ordezkariek eta horrekin, 2026eko txotx denboraldi berriari hasiera emango zaio. Ondoren, sagardotegiko ohiko menua dastatzeko bazkaria izango da.

*Ekitaldi itxia, etortzeko gonbidapena behar da.