Ekitaldiaren egun nagusia irailaren 24a, igandea, izango da. Bertan, 2023 uztako lehen muztioa dastatzeko eta uzta berriarekin topa egiteko aukera izango da Foru plazan. Horretarako, herritarrek sagar biltzea egingo dute Sagardoetxeako sagastian eta sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar jotzea eta zanpatzea. Horretaz gain, urtero bezala sagarraren azoka izango da: sagarraren erakusketa eta dastaketa, sagardo eta muztio dastaketa, txertaketa eta abarren erakustaldiak, herriko baserritarren produktuen salmenta, trikitilariak, sagar dantza, kirikoketa, txalaparta, herri bazkaria eta afizionatuen pilota partida.
Hau da egitarau osoa:
Osteguna, Irailak 21
19:00-21:00 PINTXO-POTEA Astigarragako tabernetan sagarren eratorriekin egindako pintxoekin.
Ostirala, Irailak 22
17:00-18:00 Txalaparta tailerra* Astigarragako Herri Eskolako patioan.
Larunbata, Irailak 23
09:30 “SAGAR-BIRA”, Santiagomendiko Sagardo Bidean mendi-buelta familian*.
Igandea, Irailak 24
SAGARRAREN JAIA Foru plazan.
09:30 Txirriskla Txistulari Taldearen diana.
10:00 Sagar biltzea familiekin Sagardoetxeako sagastian*.
11:00 Sagarraren kalejira herriko kaleetatik plazara.
11:30-13:00 XIV. Sagar Uzta Argazki Rally Digitalean* izen-emateak.
11:30-14:00 Sagarraren azoka:
– Sagarren erakusketa eta dastaketa.
– Sagardo eta muztio dastaketa.
– Txertaketa eta abarren erakustaldiak.
– Herriko baserritarren produktuen salmenta.
– Trikitilariak herrian zehar.
11:30 Sagardogintzako lanak “baserri-dolarean”: sagar biltzea, jotzea eta zanpatzea bertako familien laguntzarekin*.
12:30 Sagar dantza eta kirikoketa.
13:00 Txalaparta eta 2023 uztako lehen muztioarekin topa herrikoia.
14:30 Herri bazkaria.
17:30 Afizionatuen pilota partida.
Oharra: irailaren 21etik 24ra herriko 3 gunetan photocallak egongo dira festa girotzeko.
* Izen-emateak: 943 550 575 / info@sagardoetxea.eus