Gorbeialdeak Euskadiko Bihotz Berdean jardueraz eta abenturaz beteriko udaz gozatzera gonbidatzen gaitu. Museoak, bisita gidatuak, mendi-ibiliak, zikloturismoa... gune magiko honek naturarekin eta tokiko kulturarekin konektatzeko aukera ugari eskaintzen ditu:
AURKEZPENA IKUSI
Bisita Gidatuak eta Museoak
- Euskal Buztingintza Museoa: Ollerietan dago, Legution, eta astelehenetik larunbatera dago zabalik, 10:00etatik 14:00etara. Larunbatetan euskal buztingintza zuzenean ezagutzeko tailerrak eskaintzen dira.
- Eztiaren Museoa: Murgian, Zuian, asteburuetan 11:00etatik 13:00etara irekitzen da, eta museora beste ordutegi batzuetan egiten diren bisita gidatuek hitzordua behar dute.
Benetako esperientziak
- Egun batez artzain: bizi ezazu artzain baten egunerokoa, Atxeta Gaztandegian (Oletan, Aramaion) edo Iruri Gaztandegian (Legution).
- Kaiku Baserria: Ezagutu Oiardon (Urkabustaiz) esnea modu jasangarrian ekoizten duen baserria.
- Golfa mendien artean: Joka ezazu golfean Zuiako eta Larrabeako klubetan (Legutio), paisaia natural ikusgarrian.
Gastronomia- eta artisau-esperientziak
- La Cabaña Pottery & Plants: Anima zaitez zeramika tailerretan, yoga saioetan eta yoga + tokiko produktuen bruncha + zeramika konbinatzen dituen “Toca Tierra” esperientzian parte hartzera, Sarrian (Zuia).
- Atxineta eta Larrinbarri ahabiak: bildu itzazu ahabiak Oletan eta Arexolan, Aramaion.
- Baias garagardotegia: Dastatu artisau-garagardoak Oiardon, Urkabustaizen.
- Iturrieta Sagardotegia: Ezagutu Gorbeiako sagardoa Arragan, Aramaion.
- Arlobi ardotegia: Gozatu ardo dastaketa batekin Murgian, Zuian.
- Te arratsaldea Jauregi batean: Erlaxatu Eco Bar Mi Castillo de Arenan, Zurbanon, Arratzua-Ubarrundian.
Aire zabaleko abenturak
- · Eskalada eta Espeleologia: Zatoz eskalatzera Oroko Haitzetan (Zuia) eta espeleologia egitera Mairulegorretako koban (Zigoitia) Inguru Abenturarekin.
- · Zuhaitzen arteko abentura: Ausar zaitez zure mugak gainditzera Oletako (Aramaio) Hontza Extrem abentura parkean.
- · Urtegietako jarduerak: Kayak-a, paddle surfa eta uretako beste jarduera batzuk aukera ditzakezu Atxarmin, Azor Kayaks eta Gasteizko Klub Nautikoan.
- · Gorbeia zaldiz, orientazioa eta gaua: Eskualdea zaldiz ezagutzeko aukera, orientazio-jolas dibertigarrien bidez edo gaueko txango zirraragarri batean.
- · Drukuren mundua: Bizi ezazu animalien mundua bertatik bertara Bitorianon (Zuia).
Mendi-ibilaldiak eta zikloturismoa
Gorbeialdea mendi-ibiliak eta zikloturismoa maite dituztenen paradisua da. Ikuspegi panoramikoak eta benetako esperientziak eskaintzen dituzten ibilbide ugari ditu. Ibilbide guztiak wikiloc-en profilean daude (Gorbeia-Euskadi).
Informazioa eta erreserbak
Gorbeialdeko Kuadrillako turismo bulegoa, Murgian (Zuia), zabalik egongo da uztaileko eta abuztuko egun guztietan, 9:30etik 14:00etara eta 15:30etik 19:00etara. Uda honetan, Gorbeialdea zain duzu, besoak zabalik. Jarduerei eta erreserbei buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, bisitatu www.gorbeiaeuskadi.com