< Itzuli berrietara

Ahogozatu Gorbeia

GORBEIALDEKO KUADRILA-CUADRILLA DE GORBEIALDEA
·
14/11/2023
/uploads/image/1699963032_foto_portada_sm.png

Gorbeia kalitate gastronomikorako ongarritutako lurra da. Baserritarren eskutik eta ingurune jasangarri batean, eskaintza tentagarriari nortasuna ematen dioten produktuak lortzen dira. Bertan, azokek, merkatuek, saltokiek eta ostalaritzako establezimenduek aukera ematen dute helmuga turistiko hau ahogozatzeko.

Gorbeiak dakarren generoa bertako biztanleen errotze gastronomikoaren isla da, eta lurra eta ganadua mantentzeko bizi-zikloak zorrotz errespetatzen dituela erakusten du. Horixe da, adibidez, gaztaren kasua, bordaz eta latxa arrazako ardiz zipriztindutako paisaian ikus daitekeen artzain ondare baten emaitza. Bertatik ateratako esne gordinarekin eta milaka urteko errezeta batekin egiten da Idiazabal gazta.

Ardi-arraza horrekin batera, beste arraza autoktono batzuk nabarmentzen dira, hala nola Pirinioetako behia eta “bertoko behia”. Aske hazitako ganaduak ekoizpen iraunkorreko haragi mamitsuak eta kalitatezkoak ematen ditu.

Gorbeian, lehen sektorearen beste gune garrantzitsu bat baratzeak dira, barazkiak eskuzabal ematen dizkigutenak. Lur honetan sagarrondoak ere hazten dira, milaka urte dituen sagardoaren sortzaile. Mahastiak ahaztu gabe, ezinbestekoak baitira txakolina egiteko. Eta baita eskuz ekoitzitako garagardo ezberdinak ere; Baias berezia, adibidez.
Halaber, made in Gorbeia eztiak eta marmeladak aurki daitezke, baita antzinako errezetak jarraituz eta ehuneko ehun osagai naturalak (tartean, arrautzak) erabiliz egindako gozokiak ere. Mundu-mailako ospea dute bertako euskal pastelak eta baserriko ogiak. Gorbeiak eskaintzen duen festa gastronomikoak dena hartzen baitu barnean; baita ogia ere.

Ekoizpen horren erakusleihorik onena azoka, merkatu eta saltokiak dira, jakiak dastatzeko eta janariz hornitzeko, benetako zaporez betetako erosketa etxera eramateko. Dena giro jator eta gertukoan bildua, bertatik bertarako erosketa lehenesten duena.

Gainera, inguruko taberna eta jatetxeek Km 0 produktuetan oinarritutako eskaintza dute. Denboraldi bakoitzean urtaroari dagozkion produktuak sartzen dituzte kartetan, behar den unean. Establezimenduen eskaintza zabala eta askotarikoa da, eta, beraz, bezeroak pintxo tradizionalak edo berritzaileak, babarrun onak, arrainak, haragiak eta hestebeteak (Orozkoko txorizoak, esaterako) aukera ditzake. Sukaldaritzako berrikuntzarako espazioa ere badu. Eta mokadutxo baterako ez dira falta bide ondoan dendak, tabernak, terrazak...

Informazio gehiago: www.gorbeiaeuskadi.com/gastronomia-gorbeia

Laburbilduz, Euskadi Gastronomika zigiluak bermatutako eskaintza turistiko oso bat, Eusko Jaurlaritzako Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailak eta Basquetour Turismoaren Euskal Agentziak bultzatutako sarea, euskal kultura gastronomikoari balioa ematen diona eta bere marka elementu bereizgarri bihurtzen duena. Gorbeian, sare honek 31 enpresa, euskal kultura gastronomikoarekin lotutako erakundeak eta zerbitzuaren bikaintasunarekin konprometitutako ostalaritza-establezimenduak tartean dituena, biltzen ditu. 

  • Artzegi (Gopegi, Zigoitia)
  • Atxineta ahabiak (Oleta, Aramaio)
  • Larrinbarri ahabiak (Arexola, Aramaio)
  • Bentazar (Elosu, Legutio)
  • Baias garagardo artisaua (Oiardo, Urkabustaiz)
  • Danoena taberna (Otxandio)
  • Echebarria (Murgia, Zuia)
  • Mi Castillo de Arena eko-taberna (Zurbao, Arratzua-Ubarrundia)
  • Eki (Ibarra, Aramaio)
  • Errekatxo (Akosta, Zigoitia)
  • Kilotedi txokoa (Ellauri hotela)
  • La Casa del Patrón (Murgia, Zuia)
  • Larrabea (Legutio)
  • Ipar Itxaso itsaskitegia (Urrunaga, Legutio)
  • Antzasti museoa (Dima)
  • Eztiaren museoa (Murgia, Zuia)
  • Nagusi (Murgia, Zuia)
  • Atxeta gazta (Oleta, Aramaio)
  • Basterra gazta (Goiuri, Urkabustaiz)
  • Iruri gazta (Legutio)
  • Atabaka jatetxea (Bitoriano, Zuia)
  • Garena jatetxea (Dima)
  • Oneko jatetxea ( Hotel Etxegana)
  • Iturrieta sagardotegia (Arraga, Aramaio)
  • Itxina taberna (Orozko)
  • The quiet corner (Areatza)
  • Sagarna txokoa (Zeanuri)
  • Ubide taberna (Ubide)
  • Arlobi ardotegia (Murgia, Zuia)
  • Zuia golf-kluba (Altube, Zuia)
  • Zuia Plaza Kafe (Murgia, Zuia)

ESPERIENTZIA GASTRONOMIKOAK

Gorbeiak askotariko esperientzia gastronomikoak iradokitzen ditu, osagai didaktiko eta sentsorialarekin, bertako zaporearekin batera, une gorenak bermatzen dituztenak.

Anima zaitez artisau-garagardoa ezagutzera Baiasko fabrikan, edo bertako sagardoa egiteko prozesua Iturrietako sagardotegian, non kupeletik dastatu dezakezun, txorizo eta gaztarekin.

Hamaiketako batekin ondutako tokiko produktuak Antzasti Museoan ere biltzen dira, landa-eremutik hiri-eremurako joan-etorriari eskainia, edo Atxineta baserrian, bertako arrazak ezagutzeko eta ahabia biltzeko Oletako (Aramaio) nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategi txiki batean, "Euskal Suitza txikia" izenekoan, baita bertako zukua eta marmelada dastatzeko ere. Edo artzain senti zaitezke egun batez, latxa arrazako ardien artean, mendian artaldeak gidatzen dituzten artzain-txakurrei begira edo Idiazabal jatorri-deiturako gazta eginez, dastaketa barne. Milaka urteko beste lanbide edo praktika bat erlezainarena da, erlauntzak eta eztia erauzteko tailerra bisitatuz. Eta, jakina, baserritarren larruan sartzea Kaikuko abeltzainen eskutik, markako produktuak probatuz.

Esperientziara kirola gehitu nahi dutenek gurpil gaineko piknik bat, bizikletaz, edo kayak baten gainean urtegi bat zeharkatzea hauta dezakete. Bikotekidearekin, familiarekin edo lagunekin egiteko plan aproposak. Mendiz inguratuta beti, 18 zuloko ibilbidea eta gourmet menua egiteko lekua ere badago Zuia Golf Klubean, Arlobi ardotegiko delicatessen ardoekin batera.

Ukitu desberdina duten beste esperientzia batzuk tokiko gastronomiaz gozatzera bultzatzen dute, argi-kutsadura txikiko leku batean afalduz eta izarrak saio astronomiko batean edo arratsalde batean hiru te desberdin dastatuz, cupcake goxoekin, 1640ko jauregi batean: Mi Castillo de Arena.

Azkenik, helburua erlaxazio gastronomikoa denean, bainuetxe bateko ur terapeutikoekin eta eskaintza gastronomiko paregabearekin deskonektatzea bezalakorik ez dago.

Informazio: www.gorbeiaeuskadi.com/experiencias-gastronomicas

Itziar Acereda, On Aldizkaria.