Euskadi omen da jaten den bitartean janariaz hitz egiten den leku bakarra. Izan ere, Euskadiko etxe eta elkarte gastronomiko bakoitzean eta, jakina, jatetxeetan, elikatzea baino gehiago da jatea, eta erritu bihurtzen da.
Sukaldaritzako proposamenik abangoardistenak dituzten gastronomiako aldare handiez gain, jatetxe ugari aurkituko dituzu, lehen mailako eta sasoiko produktuekin egindako errezeta tradizionalei esker mahaikiderik zorrotzenaren itxaropenak beteko dituztenak.