ASADOR ORIO ERRETEGIA

Restauración // Erretegiak

/uploads/image/1736949694_orio_eg6_sm.jpg
Produktu ona eta parrila-ordu asko bizkarrean. Horixe da egiten duguna. Horixe da garena. Betikoa. Orion ikasi genuena, arrantza-ontziek beren zama deskargatzen zutenean. Mantra bakarra (zintzotasuna, produktua, ikatz ona eta su handia) duen erlijiokoak gara. Euskal erretegi tradizionala, kartaz, menuaz edo barrako mokaduez gozatzeko aproposa. Guia Macarfi eta Guia de Tapas Para Comer y Beberse España gidek gomendatzen gaituzte.