< Itzuli

TXIPIROIAK BEREN TINTAN

/uploads/image/1673520385_txipirones_1_eg_sm.jpg

Beltz kolorea ez da inoiz horren argitsua izan. Gure gastronomiako jakirik miretsienetako bat da, txundigarriak dira haren kolorea, usaina eta zaporea. Saltsa horren protagonista txipiroiaren tinta da, eta, egia esan, ogia bertan busti eta atzamarrak miazkatzeko gogoa ematen du.

Elaborazioa:

🔸Oliba-olioa duen eltze batean arin frijitu kipula txikitua, baratxuri xerrak eta tomatea txikitxikitua.

🔸Kipula biguntzen utzi. Jarraian, ogi gogor txikitua bota eltzera eta hainbat minutuz utziko dugu hor masa homogeneoa lortu arte.

🔸 Txipiroien tinta ardo zuriarekin nahastu eta eltzera bota. Ordu erdiz utzi egosten. Bitartean, txipiroiak garbituko ditugu.

🔸 Euren hankekin bete nahi baditugu, hankak txikitu eta txipiroiaren gorputzean sar- tuko ditugu.

🔸 Saltsa egosi ondoren, puregailutik pasatuko dugu krema lortzeko.

🔸 Txipiroiak eltzera bota eta 20 minutuz utziko ditugu egosten.

Hatzak busti eta dastatu!

Osagaiak

🔸 500 g txipiroi

🔸 2 zorrotxo txipiroi-tinta

🔸 Tomate heldu 1

🔸 2 kipula handi

🔸 Baratxuri-ale 1

🔸 Baso bat ardo zuri

🔸 Ogi gogor zati 1

🔸 Oliba-olioa

🔸 Gatza

Partekatu sareetan