Jatorria ahaztu gabe kulturak nahasten dituen taberna-jatetxea. Tokiko produktua eta sukaldaritza tradizionala. Karta dibertigarria eta originala dugu, Hondarribiko hirigune historikoan. Oso garrantzitsua: dena etxekoa da, eta geure sukaldean egiten ditugu jaki guztiak. Parrilla ere badugu, plater batzuei hain gogoko dugun azken ukitua emateko.