Gorua Goiena baserria (Goine) 1783an eraiki zuten Hernio mendiaren magalean. Jatorriz, ganadua hazten eta esnea ekoizten jardun zuen hasiera hartan. Sute baten eta hainbat berreraikuntzen ondoren, 2005ean, José Antonio Otegui eta Mª Jesús Hidalgo, latxa arrazako ardia hazten hasi ziren, eta haien esnearekin egiten dituzte gaztak eta esnekiak, artisau-erara eta urteetan ikasitakoari leial. Horrela sortu zen hasieratik bere produktuen dibertsifikazioaren aldeko apustua egin duen enpresa txiki hau. Hasiera batean Idiazabal JD (naturala eta ketua) eta Gaztazarra bakarrik egiten zuten, baina pixkanaka-pixkanaka frogak egitez berrikuntzak egin dituzte, ardi latxaren esnearekin egindako produktu sorta zabala lortu arte.