Astigarragaren erdigunetik 100 metrora eta Donostiatik 10 minutura dagoen sagardotegi tradizional enblematikoa.
Txotx tradizionala eskaintzen du sagardo-garaian, urtarril amaieratik apirilera. Garaitik kanpo, upategia bisitatzeko aukera ematen du; bertan, sagardoaren eta upategiaren historia azaltzen da, bai eta produktu nagusiak egiteko prozesua ere. Gainera, produktu nagusiak dastatzeko aukera ematen dute. Aparkaleku zabala du.