Establezimendu moderno eta abegikor hau hirigunearen erdian dago, hiriko hotel nagusietatik hurbil, Florida parkearen ondoan eta Andre Maria Zuriaren plazatik 5 minutura. Eskaintza gastronomiko tradizionala du, kalitateko lehengaiarekiko erabateko errespetuan oinarritua eta tokiko zein sasoiko produktuen garrantzia nabarmentzen duena. Giza talde guztiz profesionala du, zerbitzu-bokazioa duena eta sukaldean zein jangelan esperientzia luzearen jabe dena (Euskadi Gastronomikako jangela-zuzendaritzarik onenaren saria lortu zuen 2014an).