Zabala sagardotegiak 200 urte inguruko tradizioa du sagardogintzan, sagardoa erabat autoktonoa den sagarrarekin egiten dute. Urtean 160.000 litro sagardo inguru egiten dituzte.
Sagardotegiko menu tipikoa eskaintzen du, bakailao tortilla, bakailao frijitua piperrekin, txuletoia eta postrea dira. Sagardo onenarekin lagunduta, noski.