4 izarreko hotela da eta Portugaleten dago, Gizateriaren Ondare den Zubi Esekiaren ondoan, Abrako badiara begira.
74 gela eroso ditugu, kolore bero eta alaiekin apainduta. Eta argi naturala eta terrazarako sarbide zuzena duten areto zabalak ere bai.
Eskaintza gastronomikoari dagokionez, euskal sukaldaritzaren zapore tradizionalak, sormenezko sukaldaritza, koktelak, aperitiboak... eskaintzen ditugu. Lau proposamen gastronomiko paregabe eta osagarri ditugu hotel berean.