Oianume guneko sagardotegia, jatetxe handia ere baduena. Sagardotegiko menu tradizionala eskaintzen du, bertako upeletako sagardoarekin batera. Sagardoa botilan erosteko aukera ere badago.
Sagardotegia urtarrilaren erdialdetik urriaren erdialdera arte dago zabalik: urtarriletik maiatzera, asteko egun guztietan irekitzen ditu ateak, eta, maiatzetik urrira bitartean, asteburuetan bakarrik.