Bastidako Mitarte upategiak ehun urtetik gorako familia-tradizioa du. Gure mahastiak 48 ha ditu, 57 lursailetan banatuta, Bastidan, Haron eta San Vicente de la Sonsierran. Ardogileen bosgarren belaunaldiak Gil-Orive familiaren antzinako mahastizaintza- eta ardogintza-tradizioa jaso du. Guk geuk lantzen dugu mahasti hau, eta bertatik lortzen ditugu gure ardoak egiteko mahatsak.