Manducateka Bilboko erdigunean dagoen gune bat da. Bertan, hauek aurki ditzakezu, besteak beste: hartzitu onak, gaztak, ogia, ardoa, garagardoa eta txokolatea (baita gutiziaren bat edo beste gehiago ere). Saltoki bat baino gehiago gara, gure zaletasunak partekatzeko eta horietaz gozatzeko topagune bat.
Mundu osoko produktu-egile txiki eta ertainekin egiten dugu lan, baina interes berezia dugu hurbileneko produktuetan, guk partekatzen ditugun historiak kontatzen dituztenetan.