Taberna-jatetxea Orozkoren erdigunean dago, plaza nagusian, museo etnografikoaren aurrean. Gosariak, hamaiketakoak, bazkariak eta afariak eskaintzen ditu, eta mahaikide-mota guztientzako karta du. Barran ere askotariko pintxoak ditu asteko egun guztietan. Janari ona ez ezik, gure sei txorrotetako garagardo desberdinak ere dastatu ahal izango dituzu, musika atseginez girotutako inguru lagunkoi eta hurbilean.