Hernanitik 7 km-ra dagoen jatetxe eder hau naturaz inguratuta dago, Aiako Harriaren parke naturalarekin eta Añarbeko baso-erreserbarekin muga eginez. Antzinako baserria da, objektu etnografikoekin apaindua, bikote-bazkarirako, familian edo lagunekin ospatzeko leku aproposa. Jatetxea hiru jantokitan banatzen da, giro-aniztasuna errazteko, eta inguratzen duen lorategi zabalak ere laguntzen du horretan.