HOTEL NAFARROLA - Gastronomy & Wine 4 izarreko hotela da. Konfort handiko 8 gela ditu eta esperientzia enoturistiko eta gastronomiko paregabeak eskaintzen ditu. Bermeon gaude (atunaren munduko hiriburuan), Urdaibaiko Biosferaren Erreserban bertan, Bilbotik 30 minutura. Hurbil ditugu Gaztelugatxe eta Omako Basoa, baita xarma handiko herriak ere, hala nola Mundaka, Sukarrieta, Gernika, Elantxobe eta Ea.