Gino eta Diego Guglielmi italiarrak dira, Veronakoak. Duela 20 urte iritsi ziren Bilbora, eta lehen izozki-denda zabaldu zuten. Italiako tradizioaren arabera egiten dituzte izozkiak, baina ukitu oso euskaldun batekin. Tokiko, kalitateko eta hurbileko produktuaren defendatzaile irmoak dira eta produktu ekologikoak lehenesten dituzte. Maruri-Jataben dute lantegia, eta izozki-dendak, jatetxeak, ekitaldiak eta abar hornitzen dituzte izozkiz.